Zer egin euria ari duenean

Donostia oporrak igarotzeko edo asteburuko irtenalditxo bat egiteko leku paregabea da. Kantauriko Perlan egun batzuk igarotzea erabaki baduzu eta espero ez zenuen (ala agian bai) klima aurkitzen baduzu, ez kezkatu, Donostiak eguraldi txarrari aurre egiteko makina bat aukera eskaintzen ditu:

lluvia-sisters-cityArgazkia: Sisters&City

 

Bisitatu hirian aurkitzen diren dendak edo San Martin saltoki-gunea

San Martin saltoki-gunea Donostiako gizarteak, kulturak eta ekonomiak ezagututako iraultzaren sinboloa da. Tradizioa eta abangoardia biltzen dira arkitektura-lan honetan eta 2006an Espainiako Merkataritza Zentroen Elkarteak banatzen duen Merkataritza Integratuko Formula Berrien Gauzatze Onenaren Saria jaso zuen. Modako lehen markak eta aisialdiaren eta kulturaren esparruetan lider direnak aurki ditzakegu espazio berean, baita kirol-instalazioak, 1.900 m2-ko supermerkatu bat, kafetegiak eta abar ere, eta, nola ez, azoka tradizionalaren handizkariak, inoiz baino indartuago eta berrituago itzuli direnak.

san-martin

Donostiak merkataritza tradizionalaren oinarria mantentzen du; betiko produktuak betiko kalitatearekin eskaintzen dituzten establezimenduen eskaintza zabala da. Oso denda sofistikatuak, lokal alternatiboak eta marka nagusien boutique-ak topatuko ditugu. Eta oso hiri handia ez denez, merkataritza pilatuago dago eta erosketak egitea erosoagoa da.  Bestalde zentroan merkaltal gune bat aurkituko duzue. Modako lehen markak eta aisialdiaren eta kulturaren esparruetan lider direnak aurki ditzakegu espazio berean, baita kirol-instalazioak, 1.900 m2-ko supermerkatu bat, kafetegiak eta abar ere, eta, nola ez, azoka tradizionalaren handizkariak, inoiz baino indartuago eta berrituago itzuli direnak.

 

Ezagutu hiria gure turismo-baliabideetan igota

Hiri-autobusez gain, Donostiak turismo-baliabideen sare bat du hiria beste ikuspuntu batzuetatik bisitatu eta ezagutzeko.
Gozatu bidai desberdin batez Bus Turistikoan, txu-txu trenean, igo Funikularrera edo bisitatu Badia beste ikuspegi batetik!

tren-bus

 

Ezagutu hiriko museoak

Hiriak museo-eskaintza askotariko eta osatua du, eta, erakusketa osatuen eta instalazio modernoen bidez, jakin-min handia dutenak asetzen ditu.

denger-san-telmoSan Telmo MUseoa

 

Gozatu estreinaldiez gure zinema-aretoetan

Donostian 4 zinema-areto daude, hainbat auzotan banatuta.

  • Antiguo Berri, Antigua auzoan: 8 areto, ikuslearen eguna: asteazkena
  • Principe, Parte Zaharrean: 10 areto, ikuslearen eguna: asteazkena
  • Trueba (filmen JB), Gros auzoan: 2 areto, ikuslearen eguna: asteazkena

 

Eta gainera, aukera pila bat dituzu egun euritsu baterako..

olas-lluvia 

  • Donostia Turismoko euritako polit bat eros dezakezu euritik babesteko (euri asko egiten badu, aterkia ez da nahikoa izango)
  • Ponsol kapela-denda bisita dezakezu eta uretarako kapela bat erosi bertan. Casa Ponsol xarma handiko denda bat da. 1838an sortu zen eta bera da Donostiako dendarik zaharrena.
  • Kursaaleko kai-muturrera hurbil zaitezke eta makina bat argazki atera olatu-hormaren aurka lehertzen diren olatuek sortzen duten ikuskizunari.
  • Itsasoari begira egon zaitezke, La Perla Talasoterapia zentroan bainu termal lasaigarri bat hartzen duzun bitartean. Ehun urte daramatza aipatutako zentroak bere bisitariei osasuna, ongizatea eta erlaxazioa eskaintzen.
  • Zorizko jokoetan jolas dezakezu Kursaal Kasinoan, “belle epoque” kutsua duten eta aisiarako egokitu diren bere instalazio modernoetan.
  • Txuri-Urdin Izotz Jauregira joan zaitezke, gaur egungo musikaren erritmora patinatzera.

Utzi zure iruzkina

Security code Refresh