Euskal Jaiak Donostian

Donostiak abuztuaren azken egunetan eta irailaren lehengo egunetan, 30etik 9ra, Euskal Jaiak ospatzen ditu euskal kirola, gastronomia, kultura eta folkorea batzen dituen jaia.

euskal-jaiak

Sagardo Eguna da egunik garrantzitsuenetako bat, aurten iraialren 1ean ospatuko dena. Sagardoa eta txorizo pintxoren bat jateaz gain giro ederraz goazatzeko aukera dago beti Sagardo Egunean, trikitixak eta euskal musika ez dira inoiz falta!

sagardoarenlurraldea-sagardArgazkia: Sagardoaren Lurraldea

sagardo-eguna-donosti-sagardoaren-lurraldeaArgazkia: Sagardoaren Lurraldea

Donostiako estropadak, zalantzarik gabe, galdu ezin daitekeen ikuskizuna dira. Gainera hiru egun ditugu hauetaz gozatzeko, sailkapen froga abuztuaren 30ean, lehenengo jardunaldia irailak 2an eta bigarrena irailak 9an. Zeinek irabaziko du aurten??

estropadak

Euskal ohiturek, gure bizitzan protagonisko handia izaten jarraitzen dute, baina egun hauetan bereziki nabarmentzen dira Donostian: Gipuzkoako Aizkolarien txapelketa, esku pilota txapelketa... ez dira falta Donostiako Euskal Jaietan. 

pelota

harrijasotzailea

esukal-jaiak-aizkolariak

Eta noski, ezin ditugu ahaztu trkitilariak, txistulariak, dantzariak eta plazak eta kaleak alaitzen dituzten guztiak.

musika-euskal-jaiak

euskal-dantzak