Donostiako Estropadak

Irailak 2 eta 9an Estropadak Donostian

Estropadak bizimodu jakin batetik sortu dira: itsaso zabaleko arrantzatik, hain zuzen ere. Arrantza egitera joateko pertsona indartsuak behar ziren traineruetan. Ordu batzuez arraunean egin ondoren arrantza egin eta lehenbailehen portura itzuli behar izaten zuten arraina subastan saltzeko.

estropadak badiaFoto: Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiko Hemeroteka

Gero, motorrak agertu zirenean, gizonaren indarra ez zen hain beharrezkoa. Hala ere, hurrengo urteetan estropaden munduak arrantzari lotuta jarraitu zuen. Kostaldeko trainerurik onenetan arrantzaleak aritzen ziren lehian. Gaur egun mota guztietako kirolariak sartzen badira ere, arraunlarien taldeak tradizio arrantzale luzea duten herrietan sortzen dira.

estropadak arraunlariak 100Foto: Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiko Hemeroteka

Kontxako estropadak 1879 urtean ospatu ziren lehenengo aldiz Donostiako udako jaietako programaren osagai gisa. Orduan parte hartu zuten traineruak arrantzan jarduten zuten eta elkarren artean lehian aritzen ziren azkarrena zein zen jakiteko, tartean dirua zelarik.

estropadak pasealekuFoto: Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiko Hemeroteka

100 urte baino gehiagoko tradizio honi esker Kontxako estropadak Euskal Herriko kirol ikuskizunik handiena bihurtu da. Inon ez dira hainbeste pertsona biltzen: Urgull, Igeldo, Paseo Berria, Kaia eta Irlako maldetan, hondartzetan eta mota guztietako itsasontzietan pilatzen dira Iraileko lehen bi igandeetan, nahiz eta telebistak etxe guztietara eramaten dituen estropadetako irudiak.

estropadak3

estropadak-irteera

Aurten irailak 2an ospatuko dira lehen jardunaldiak eta irailak 9an bigarrenak Kontxako Badian. Estropaden lehiaketa horretarako agertoki perfektua da, horren inguruan biltzen da hiri osoa. Milaka zaletuk jarraitzen duten Kantauri aldeko proba entzutetsuenean ontzirik onenak izaten dira. Bi igandeetan eguerdiko 11:00etan emakumezkoen estropada 12:00tan gizonezkoena.

estropadak2

estropadak

estropadak-donostiarra

Emakumeen Kontxako Bandera

2008an lehen aldiz jokatu zen Emakumeen Kontxako Bandera Donostia neta orduztik gaur arte parte hartu dute emakume kirolarien lana islatuz. Donostiako Udaleko Berdintasun Sailak, kirol munduan gizon eta emakumeen partaidetza parekidea bultzatzeko ekimenak gauzatzeko konpromisoa hartu zuenean. Irailaren 14ean jokatu ziren estropada horietan Kataluniako bi tripulazio, Kantabriako bat, Bizkaiko beste bat eta Gipuzkoako lau tripulaziok hartuko zuten parte Donostian.

estropadak1

neskenestropadak