SAGARDO EGUNAK!

donostik-tak-eu
Donostik-tak Blogger-a

Txotx denboraldia amaitu da eta “Sagardo Egunak” datoz. Sagardo denboraldia amaitzean, sagardoa botilaratu egiten da eta Gipuzkoako eta inguruko hainbat herritan Sagardo Egunak ospatzen hasten dira.

sagardo-eguna-irun-hitzaArgazkia: Bidasoako Hitza

Beraz, gure sagardo tradizioarekin jarraitu nahi baduzue...... denboraz zabiltzate!!!! Udaberriak sagardo berria aire zabalean dastatzera garamatza. Plan ezin hobea!

sagardo-eguna-donosti-sagardoaren-lurraldeaArgazkia:Sagardoaren Lurraldea

Lehen Sagardo Eguna Oreretakoa izaten da. Aurten, apirilaren 29an izan da eta hortik aurrera, astebururo edo bi asteburuan behin izango da zerbait Gipuzkoako herriren batean.

sagardo-eguna-irun

Probatzea gomendatzen dizut. Beti izaten da giro ona, euskal musika tradizionala, pintxoak eta noski, sagardoa!

sagardo-eguna-musika

Prezioa egokia izaten da! 6 eurorekin sagardotarako edalontzia, koadrodun lepoko-zapia, pintxoa eta sagardotarako 10 bat ticket ematen dizkizute. Herriaren arabera aldatzen da… Baina irudikatzen duzu, ezta? Ekoizle guztiei ekarri duten sagardoa amaitzean amaitzen da Sagardo Eguna ere.

sagardo-eguna-edalontziak 

2018ko daten zerrenda doakizu hemen, bat bera ere huts egin ez dezazun (*letra lodiz idatziak daudenak konfirmatuak daude). Ziur naiz bateren bat ahaztu dudala, baina gogoratu ahala zerrenda eguneratuko dut, bestela lagundu gogratzen, Mese!:

  • Apirilak 28 - Oreretako Sagardo Eguba
  • Maiatzak 12  - Irungo Sagardo Eguna
  • Maiatzak 19 - Lezoko Sagardo Eguna
  • Maiatzak 20 - Morlans-eko Sagardo Eguna
  • Maitzak 20 - Usurbilgo Sagardo Eguna
  • Maitzak 26 - Oiartzungo Sagardo Eguna
  • Ekainak 2 - Pasai Antxoko Sagardo Eguna
  • Ekainak 9  - Baionako Sagardo Eguna
  • Ekainak 12 - Martuteneko Sagardo Eguna
  • Ekainak 9 - Leitzako Sagardo Eguna
  • Ekainak 16  - Anoetako Sagardo Eguna
  • Ekainak 16 - Hendaiako Sagardo Eguna
  • Uztailak 26 - Astigarragako Sagardo Eguna
  • Uztailak 8 - Ordiziko Sagardo Eguna
  • Uztailak 28  -  Hondarribiko Sagardo Eguna
  • Irailaren 2a – Donostiko Sagardo Eguna

                                                                                                                                                                   * Kontsultatu datak Sagardo route-ko agendan