Pilota Eguna Donostian

jordi-eu
Jordi Blogger-a

Bartzelonan bizi nintzela jadanik interesatzen zitzaidan euskal kultura, baina, bertan Euskal Etxea badugun arren, Euskal Herrira iritsi arte ezinezkoa da egiazki kultura sentitzea eta bizitzea.

Donostiara bizitzera etortzean, koadrilarekin pilota-partida ikustera joatea izan zen egin nuen lehen gauzatako bat.

pilota-partido-aspeArgazkia: ASPE Pelota - Partido de Pelota

Jendeak grina handiz bizi du eta gehien harritu ninduena frontoian biltzen den askotariko jendea izan zen: helduak eta gazteak, eleganteak nahiz txandalez janzten direnak… A! Eta behealdean esertzen diren dirudunak, partidan zehar kopuru handiak jokatzen dituztenak.

pilota-eskuak-asegarceArgazkias: Asegarce

Bueno…..eta, a zer nolako erakustaldiak! Egia esan, niri gustatzen zait kirola ikustea eta egitea, baina nahiz eta oso kirolariak ez izan, pilota partida bat ikustea gomendatzen dizuet. Horregatik idatzi dut post hau.

pilota-partidua-asegarceArgazkia:Asegarce - Partido de pelota

Egunkarian irakurrita jakin dut asteburu honetan (maiatzaren 21a) Donostiako I. Pilota Eguna egingo dela. Eta pentsatu nuen ez dagoela pilotaz eta biltzen dituen modalitate ugariez gozatzeko aukera hoberik!

Igandean, Amaran, pilota, zesta-punta, pala, pasaka eta abarretako 250 partida baino gehiago ikusi ahal izango dira. Pentsa, pilota egunak 1000 pilotari baino gehiago bilduko ditu!

pilota-modalidades-gipuzkoapilotaArgazkias: Gipuzkoapilota

Baita Atano III.a eta Balda frontoiak, eta Gasca trinketea. Frontoi mugikorra jarriko dute erakusketak egiteko, eta oker ez banago, jendeak pilotan jokatzeko aukera izango du!

Eta azken sorpresa gisa… Arratsaldean (oso gustuko dudan)Urrutikoetxeak eta Rezustak Buruz-buruko Txapelketaren hirugarren eta laugarren postuak lortzeko partida jokatuko dute Atano III.a pilotalekuan. Partida itzela izango da!

pilota-urrutikoetxea-asegarceArgazkia: Asegarce - Urrutikoetxea

Donostiara etortzeko asmorik baduzu, eta zer partida jokatuko diren ikusi nahi baduzu, hemen begiratu dezakezu: