Donostia donostiar baten antzera bisitatzeko behar duzuna eta inork kontatu ez dizuna

enara-eu
Enara Blogger-a

Euskal Herrira etorriko zara laster eta zure bidaia prestatzen ari zara. Seguru, zer egin, zer ikusi edo non jan jakiteko orrialde mordo begiratu dituzula jada. Baietz?

Gauza bat aitortuko dizut. Donostiarra izango bazina bezala Donostian barne ibiltzea da hiria ezagutzeko modu hoberena. Eta horretarako, beraiek nondik paseatzen duten, bizitzeko modua eta pintxoak non jaten dituzten jakiteaz gain, beste gauza bat ezagutu behar duzu: euskara

 

Suposatzen dut nahiko urduri ipini zarela pentsatuz hizkuntz berri bat ikasi behar duzula epe labur honetan. Lasai, ez zaitez larritu, artikulu honetan aurkituko baituzu Donostia donostiar bat bezala bisitatzeko ikasi behar dituzun hitzak.

gu-euskraz

Baino, nondik dator euskera?

Sekretu bat jakinaraztea nahi duzu? Inork ez daki nondik datorren.

Imagina ezazu bapatean hizkuntz misteriotsu bat hitz egiten duten leku batera iristen zarela. Beste bakar batekin konexiorik ez duena eta bere jatorria inork ezagutzen ez duena. Harrigarria, baietz?

Ba harro egon zaitezke jada, zuk hizkuntz hori hitz egiten ikasiko duzu eta. Bai, euskarari buruz ari gara, inork ez baitu ezagutzen bere jatorria.

Gaur egun, ikertzaileek dakiten gauza bakarra da, orain dela 11.000 urte, neolitiko garaian, dagoeneko hemen zegoela. Honek esan nahi du, bizirik dagoen Europako hizkuntzarik zaharrena dela.

donostia-ikurrina

Erantzunik gabeko igarkizuna

Ikertzaile asko dira urte askotan zehar euskeraren jatorria zein den jakiteko ikerketak egin dituztenak. Baino misterio bat izaten jarraitzen du.

Kaukasiar hizkuntzekin edo bereber hizkuntzarekin erlazionatzen saiatu dira. Hala ere, nahiz eta bi kasuetan hainbat antzekotasun aurkitu, ezin izan dute egiaztatu erlazionatuak daudenik.

Halaber, badago beste teoría bat. Honek dio euskera paleolitiko garaiko europar hizkuntz familia batetik bizirik jarraizten duen bakarra dela.

euskal-gurutzeak

Nola edo hala, ziur dakigun gauza bakarra da inork ezin izan duela ezer argitu, beraz, oraingoz jatorri ezezaguneko hizkuntz aldendu bat izaten jarraitzen du.

Gaur egun, euskara Euskal Herri osoan (Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa, Lapurdi, Behe-nafarroan eta Zuberoa) hitz egiten da. Nahiz eta pertsona guztiek ez erabili, badaude hainbat hitz estandarizatuak gehingoak erabiltzen dituztenak.

Beraz arreta jarri behin baino gehiagotan entzungo baidituzu. Eta esaten dizuten guztia ulertu nahi baduzu, gida hau zuretzat da.

 

Donostiatik donostiar baten antzera mugitzeko Hiztegi Txikia

Hiztegi honekin 5 minututan euskaldun batean bihurtuko zara eta hainbat euskal ohituretaz gozatu ahal izango duzu. Adibidez, Txotx egin, pintxo-poteaz gozatu edo sagardotegi bat bisitatu. Prest? Aurrera!

AGURRAK

  • Kaixo: Hola
  • Agur: Adiós
  • Egun on: Buenos días
  • Arratsalde on: Buenas tardes
  • Gero arte: Hasta Luego
  • Zer moduz?: ¿Qué tal?
  • Oso Ondo: Muy Bien
  • Ondo pasa: Pásalo bien
  • Ongi etorria: Bienvenido
  • Zorionak!: ¡Felicidades! 
  • Mila esker: Gracias
  • Mesedez: Por favor
  • Ez horregatik: De nada
  • Barkatu: Perdona

GASTRONOMIA

  • Txotx: Sagardotegietan esaten den hitza. 
  • Pintxo: Tapa
  • Garagardoa: Cerveza
  • Zurito: Garagardo edalontzi txikia
  • Ardoa: Vino
  • Taberna: Bar
  • Jatetxea: Restaurante
  • On egin: Qué aproveche
  • Izozkia: Helado
  • Txuleta: Chuleta
  • Sagardoa: Sidra
  • Sagardotegia: Sidrería
  • Piperrak: Pimientos
  • Beste bat: Otra más
  • Txikito: Ardo edalontzi txikia
  • Txikitero: Txikitoak edaten dituena
  • Txakoli: Euskal Herriko ardo txuria
  • Poteo: Tabernaz taberna joan

BESTE BATZUK

  • Etxea: Casa
  • Irekita: Abierto
  • Itxita: Cerrado
  • Bai: Sí
  • Ez: No
  • Lagun: Amigo/a
  • Muxu bat: Un beso
  • Gaupasa: Trasnochar
  • Hondartza: Playa
  • Jaia: Fiesta
  • Xirimiri: lluvia fina pero constante, muy típica del clima vasco
  • Azoka: Mercado

Dagoeneko badakizkizu Donostia donostiar bat bezala ezagutzeko behar dituzun hitzak. Eta orain bai, harro sentitu zaitezke, munduko hizkuntz zailenetariko bat ezagutzen baituzu.

Beraz gehiago pentsatu gabe gorde ezazu post hau zure mugikorrean eta begirada bat bota pintxoak jatera joaten zarenean, hondartzatik paseatzen duzunean edo Donostiako Alde Zaharra zeharkatzen duzunean.

Ongi etorria Donostiara!