EZAGUTU DONOSTIA MOKADU BATEAN: AUZO BAT, PINTXO BAT

marcela-caicedo-eu
Marcela Caicedo Donostifoodies

Ez dago gure hiri ederra janariaren bidez ezagutzea baino modu hoberik; hau da, txoko bakoitzaren eta bertako kale eta auzoek eskain diezaguketen guztiaren zaporea hartuta eta dastatuta.

un-barrio-un-pincho

Horregatik guztiagatik, gaur hirian zeharreko ibilbide gastronomiko laburra aurkeztu nahi dizuegu, auzo jendetsuenak bisitatuz pintxo onenak ezagut ditzazun:

  • Alde Zaharra: “Bar Txepetxa” taberna (Arrandegi kalea, 5). Bertako espezialitatea antxoa da eta honako hau gure pintxo gogokoena: antxoa txangurru, foie eta sagar-konpota kremarekin.
  • Gros: “Gure Txoko” (Usandizaga kalea, 5). Eska ezazu crab bao pintxoa; zapore harrigarriak dituen karramarro kurruskaria da.
  • Hirigunea: “Narru” (Zubieta kalea, 56). Asko gustatzen zaizkigu bertako arroza txirlekin eta Kontxa badiara dituen bistak.
  • Antigua: “Drinka” (Matia kalea, 50). Derrigor dastatu beharrekoak dira bertako arroz beltza txibiarekin eta tuna burgerra.

Ibilbidea gustatu bazaizu, proposamen eta gomendio gehiago topatuko duzu “Donosti Foodies” gida berrian. @donostifoodies eta www.donostifoodies.com

Utzi zure iruzkina

Security code Refresh