TOP 5: PINTXOAK ANTIGUON

carlos-tutti-eus
Carlos de Gil Argazkilaria eta edukien kudeatzailea Tutti Community-n

Kontxa pasealekua igaro eta hiriko auzorik zaharrenena iritsi gara. Hala dio auzoaren izenak ere. Noizbait antiguotarren bat ezagutzen baduzue, auzoarekiko harrotasun berezia duela jabetuko zarete. Antiguokoak oso antiguozaleak dira, ia-ia independente izateraino. Eta neurri batean, badituzte haien burua aski dutela sentitzeko arrazoiak: hondartza propioa, etorbide zabalak, unibertsitatea, enpresa eta bulego ugari eta, nola ez, edonor hitzik gabe uzteko moduko ostalaritza-eskaintza.

Auzoko kalerik bizienean ekin diogu ibilbideari, Matia kalean. Gaur, gainera, zortea izan dugu; jaieguna denez, oinezkoentzako da kalea.

Drinka

Bakailao-kruxpeta

antigua-drinka-pintxoa1

Badirudi auzora iritsi berria dela Drinka, baina hiru urte daramatzate jo eta su eta bezeroei jaki ederrak ematen. Fatxada eta barruko dekorazio zaindua ikusita konturatu gara ez dela hau edozein taberna. Kalitate handiko eta gustu oneko apustu honen atzean hiru ahizpa aurkitu ditugu: Carmen, Elena eta Isabel.

antigua-drinka-pintxo2

Bakailao-kruxpeta probatu dugu eta nola prestatzen duten azaldu digute: "Bakailaoa olio eta baratxuriarekin prestatzen dugu eta, gero, tenpura bat egiten dugu bakailao bolatxoarekin. Baina ez dugu ez esnegainik, ez esnerik erabiltzen”..

antigua-drinka-pintxo4

Azken mokadua ahoratu ahala tabernaren leloari erreparatu diogu. Hizki handiz dago idatzita eskuineko horman. EDAN, JAN , GOZATU. Sinplea eta egia. Hala ere, bertan izan ondoren iruditu zaigu, GOZATU hitzak letra lodiz idatzita egon behar lukeela. Etorriko gara berriro, gozatzen jarraitzera.

antigua-drinka-pintxo3

 

Trikuharri

Txipiroia plantxan tipula karamelizatuarekin, Modenako ozpin-ukituarekin eta osagai sekretu batekin

antiguo-trikuharri-pintxo4

Trikuharri duela bost urte eta erdi zabaldu zuten eta berehala konkistatu zituen auzotarrak. Azkenaldian, hain gertukoak ez direnak ere ari da erakartzen. Jabeak azaldu digu, bezeroak, hasieran, ingurukoak zirela, baina azken urteetan atzerriko bezero asko etorri zaiela eta ez dituztela, hala ere, ez prezioak, ez lanerako modua aldatu. Kañak bi euro balio du orain ere eta kartan ere eutsi egin diote betiko oinarriari eta prezio oneko kalitateari.

antiguo-trikuharri-pintxo2

antiguo-trikuharri-pintxo3

Eta zein dute pintxo bereizgarrienetako bat? Txipiroia plantxan, tipula karamelizatuarekin, Modenako ozpin-ukituarekin eta osagai sekretu batekin. Hurrengo hamar minutuetan bururatu zaizkigun estrategia guztiak erabili ditugu “sekretua” aitor ziezagun. Baina alferrik. Berriro etorri beharko dugu ikertzen jarraiteko. Eta egia esan, atsegin handiz etorriko gara berriro.

antiguo-trikuharri-pintxo1

 

Café de Mario

Ganba eta hirugiar broxeta ogi txigortu gainean, ozpin-olioz gozatua

antiguo-mario-pintxo1

“Café de Mario lokalean inor ez da goseak gelditzen” azaldu digu Carlos jabeak barre artean. “Goizeko zazpietan zabaltzen dugu eta gaua aski aurreratua den arte ateratzen dugu jatekoa. Gosari gozoak eta gaziak, astegunetan 12 euroko menua, etxeko janari onaz osatua. Asteburuetan ere etxeko janaria eskaintzen dugu, baina landuago, menu bereziago batean. Gauez karta zabala dugu, aukera handiarekin”..

antiguo-mario-pintxo2

Eta asko dute bila etorri garen horretatik ere. Barran jarrita dauden gutizia guztiak eta sukaldetik etor daitezkeela aipatu dizkigutenak aintzat hartu ondoren, hau aukeratu dugu: ganba eta hirugihar broxeta ogi txigortu gainean, ozpin-olioz gozatua.

antiguo-mario-pintxo3


Lobo

Txanpinoi-txapela foiez betea alioli gainean

antiguo-lobo-pintxo1

Sartu orduko iruditu zaizkigu deigarri, begira-begira daukagun otsoaz gain, bi xehetasun: Lehenengoa, barrako pintxo guztiak itsasoko produktuz eginak daudela. Bigarrena, barra gainean zintzilik jarrita buru gainean ditugun kobre-koloreko garagardo-upel erraldoi batzuk. Erik zerbitzari atseginak azaldu digu upategiko garagardo-upelak direla. Garagardoak ez duela karbonikorik gehituta, baizik garagardoaren beraren hartzidura bakarrik.

antiguo-lobo-pintxo2

Beste planeta batekoa iruditu zaigu dastatu dugun pintxoa ere. Bi txanpinoi-txapel foiez beteta alioli gainean.

antiguo-lobo-pintxo3

Han egin ditugun hamar minutuetan, Tamara eta Erik zerbitzariekin eta Josu sukaldariarekin berriketa atseginean aritu gara eta tabernaren filosofia bereziaren inguruko xehetasun gehiago, xehetasunekiko eta produktu onekiko maitasuna aipatu dizkigute. Horiek guztiak dira hiriko Lobo lokal guztien bereizgarri. Irtetean, pentsatu dugu, Lobo taberna batek egon behar lukeela Donostiako auzo bakoitzean.

 

Mandrágora

Ogi txigortua piper gorriarekin, arrautza egosiarekin, maionesarekin eta otarrainxkarekin, eta gainean, tipula-geruzatxo bat eta piper xehatua.

antiguo-mandragora-pintxo1

Duela hamabi urte zabaldu eta duela hiru urte berritu zuten Mandrágora taberna eta Benta Berriko plaza bizieneko (Jose Maria Sert plaza) taberna arrakastatsuenetako bat. Lokal honen bereizgarririk handiena azalera guztietan egurraren alde egindako apustua da; bai barran, bai mahaietan, bai hormetan. Zerbitzariek esan digute tostak direla gehien eskatzen dizkieten produktuak. Eta ez gara harritu; izan ere, egurrean serigrafiatutako kartei begiratu eta itxura bikaina dute denek.

antiguo-mandragora-pintxo2

antiguo-mandragora-pintxo4

Baina pintxoak jatera etorri gara gu eta zorionez, horretan ere ez dira atzean gelditzen.

antiguo-mandragora-pintxo5

Honako hau probatu dugu oraingoan, atsegin handiz: ogi txigortua piper gorriarekin, arrautza egosiarekin, maionesarekin eta otarrainxkarekin, eta gainean, tipula-geruzatxo bat eta piper xehatua.

antiguo-mandragora-pintxo3

Zerrendako azken lokaletik atera eta hor amaitu da Donostiak harro erakusten duen gastronomiako bikaintasunaren bila hiri erdia eta zenbait auzo zeharkatzeko aukera eman digun abentura. Baieztapen irmoak eta aurkikuntza atseginak izan ditugu kalitateari, zaporeari eta tratu onari lotuta. Auzo eta leku asko gelditzen zaizkigu bisitatzeko, baina ausartuko gara, hala ere, esatera, hiri txiki handi honetan, zoazen lekura zoazela, ondo jango duzula.

Utzi zure iruzkina

Security code Refresh