TOP 5: PINTXOAK ERDIGUNEAN

carlos-tutti-eus
Carlos de Gil Argazkilaria eta edukien kudeatzailea Tutti Community-n

Eguerdiko hamabiak dira. Baraualdia alde batera utzi eta pintxo-erronda bati ekiteko ordu egoki-egokia. Hori esan diogu guk behintzat geure buruari; izan ere, hiri honetan, baliteke ezinezkoa izatea pintxoak jateko ordu batera arte itxarotea. Gipuzkoa plazako eserleku batean eserita, mapa txiki bat zabaldu eta ibilbide bat markatu dugu taberna gomendatuetatik bostetara joateko. Kilometro bat inguruko ibilaldi bat auzo honetan zain ditugun mokadu onenak dastatzeko.

Iombi

Foie plantxan, galeper-arrautzaren gorringoarekin, ozpin-olioz loditutako karamelu-saltsarekin eta Korintoko mahaspasekin

centro-iombi-4

Bar Iombi tabernara joan gara lehenengo; Gipuzkoa plazako arkupeetan dago. Hormako apalategi argiztatu harrigarrietan likore-botilatxoen bilduma desiragarria ikusi dugu. Baina ez gara gu edatera etorri.

centro-iombi-2

centro-iombi-1

Egin beharreko galdera egin dugu hemen ere: “Zein da zuen pintxo izarra?” erantzuna irmoa baino irmoagoa. Zeramikazko koilara handi batean jarrita dute foie plantxan, galeper-arrautzaren gorringoarekin, ozpin-olioz loditutako karamelu-saltsarekin eta Korintoko mahaspasekin.

centro-iombi-3

Probatu ondoren, koilara handia eskas gelditu zaigu eta jaki gozo honetatik eltzekada bat ekartzeko eskatzekotan egon gara.

 

Mesón Martín

Trainera: urdaiazpiko-xerra, txipia plantxan, ganba eta Mesón Martín saltsa

centro-mmartin-pintxo1

Handik bi minutura, eta urdaila, jada, lasaiago dugula, Elkano kalerako bidea hartu eta han egin dugu hurrengo geldialdia, metro gutxira. Mesón Martín beti egoten da, itxuraz, leporaino beteta; baita kanpoaldean ere. Sartu eta harritu gaituen lehen gauza egurrezko barra klasikoa izan da, pintxoz gainezka dauden platerez betea. Barrara hurbildu gara, irrikaz, eta ibilbide osoan, hemen ere, pintxo izarra eskatu dugu. Harrotasun handienez ateratzen dutena eskatu diegu.

centro-mmartin-pintxo2

Erraz aukeratu dute. Trainera: urdaiazpiko-xerra, txipia plantxan, ganba eta hemen esan ezin dugun saltsa bat. Sinplea, misteriotsua eta ezin hobea.

centro-mmartin-pintxo3

 

Iturrioz

Patatazko txurroak, boilur eta arrautzarekin

centro-iturrioz-pintxo1

San Martin kaleko arkupeetan, Donostiako euritatik babesteko leku paregabean, eta Artzain Onaren katedralaren aurrean dago bar Iturrioz taberna. Aita-semeek egin digute harrera barraren atzean eta gomendatutako anoak idatzita dituen arbelak gure arreta piztu du berehala. Batez ere, honek piztu du gure arreta: “patatazko txurroak, boilur eta arrautzarekin”. Txurroak? Hori ez al da gosaltzeko?” pentsatu dugu hasieran.

centro-iturrioz-pintxo2

Segundo batean ere zalantzarik egin gabe, eskatu egin dugu eta erantzunda gelditu da gure galdera. Garbi dago txurroak ez direla, jada, gosaltzeko bakarrik. Baina egia esan, ez litzaiguke axolako egunero eguna horrela hastea.

centro-iturrioz-pintxo3

Arrautza puntu-puntuan, gorringoa krematsu, eta patatazko txurrua kurruskatsu kanpotik eta harro barrutik.

 

Bar Antonio

Otarrainxka-isatsa pasta italiarrean bilduta, porrua, azenarioa eta tipula-saltsa ardo zuri ukituarekin

centro-antonio-pintxo1

bar Antonio taberna 1969tik dago zabalik eta zalantzarik gabe, egin beharreko geldialdia da Bergara kalean egonez gero. Oraingo jabe diren Umberto eta Ramónek egin digute harrera eta tabernako sukaldaritzari ematen ari diren ikuspegi berriaz hitz egin digute. Jaki hobeak eta finagoak, miniaturazko sukaldaritza erabatekoa.

centro-antonio-pintxo2

Eta antzematen da. Probatzeko zortea izan dugun pintxoa jasotako tratua baino are bikainagoa da.

Otarrainxka-isatsa pasta italiarrean bilduta, porrua, azenarioa eta tipula-saltsa ardo zuri ukituarekin, nolabaiteko gozotasuna ematen diona. Lokala ez da oso handia, baina argi dago gauza handiak dituela gordeta.

centro-antonio-pintxo3

Platera ondo garbitu eta marmarka atera gara Antonio tabernatik, badakigulako eguneko azken geldialdia egitera goazela.

 

Avenida XXI

Opiltxoak esnegainarekin eta txokolatearekin

centro-avenida-pintxo1

Estimatzen den menu oro amaitzen da postre on batekin eta oraingoan ere horrelaxe egingo dugu. Opil txikiak esnegainarekin eta txokolatearekin, sukaldaritza amerikarreko espezialitatea da hiriko enbaxadore onena hauxe da Avenida XXI taberna.

centro-avenida-pintxo2

“Opiltxoak gure espezialitatea dira. 1981etik orea egiteko errezeta bera erabiltzen dugu. Gainera, bezeroak eskatutako unean egiten ditugu. Eta nahi dena erabil daiteke laguntzeko; eztia, txokolatea, esnegaina, marmelada...”

centro-avenida-pintxo3

Avenida XXI tabernak zer filosofia duen galdetu dugu eta hau erantzun digute: "Produktu ona eta profesional handiek landutakoa. Talde sendoa eta batua dugu. Taldekide gehienak laurogeita hamarreko hamarkadatik ditugu gurekin eta hori antzeman egiten da, bai gure artean, bai bezeroarekiko arretan. Errotaziorik izan ez dugunez, ohiko bezeroak ezagutu egiten ditugu eta tratua gertukoa da, begirada batekin elkar ulertzen dugu." Gustatu zaigu ideia eta esan diegu hurrengoan gu sartzen ikusi orduko, has daitezela opiltxoen orea prestatzen. Marmeladarekin, esnegainarekin, txokolatearekin eta eztiarekin. Duten guztiarekin.

centro-avenida-pintxo4

Eguneko etxerako lanak amaituta, atera egin gara Avenida XXI tabernatik eta badia aldera abiatu gara. Irentsitako guztia ondo dijeritzeko, eseri egin gara Kontxaren aurreko eserleku batean. Hasita bezalaxe amaitu dugu. Edo ia berdin. Orain badakigu duela bi ordu susmatzen genuena. Merezi duela, zalantzarik gabe, Boulevardetik atera eta hiriaren erdialdeak eskaintzen dituen aukera gastronomikoetan murgiltzea.

Utzi zure iruzkina

Security code Refresh