Pintxo-potea

pintxo pote 686

Izenak berak dioen moduan, ostalarien ekimen honek arrazoizko prezio baten trukean pintxo bat eta pote bat hartzeko aukera ematen dizu (pote esaten diote donostiarrek garagardo bati, baso bat ardori edo kontsumitzaileak nahi duen edariari).

Hiriko auzo desberdinetan pintxo-potea hartzeko leku bat baino gehiago dago, eta prezioa aldatu egiten da batetik bestera: Amara Zaharrean euro bat ordaintzen da pintxo-poteagatik eta Grosen, berriz, bi euro (pintxoak landuagoak dira).

Ekimen hau urte osoan garatzen bada ere, udan animatzen da jende gehien, eguraldi onak lagunduta.

Ez dakizu nun egin pintxo potea? Beti taberna berdinetara joateaz aspertua zaude? Hementxe uzten dizuegu kuadrilarekin pintxo potea egiteko 200 taberna baino gehiago biltzen dituen zerrenda. Nora goaz gaur?

 

Utzi zure iruzkina

Security code Refresh