Bazatoz Donosti Cup-era?

Urtero uztaila hasieran Donosti Cup-a hasten da, mundu guztiko taldeak parte hartzen duten nazioarte mailako futbol txapelketa. Duela bi urte Nac. Unic. saria jaso zuen ekitaldi honetan, urtero 500 talde baino gehiagok hartzen dute parte. 

Donosti Cup-era zatoz? Proposatuko dizkizugun ideien eskutik bete-betean dastatuko duzu Donostiaren atsegina.

Ezinbestean ezagutu beharrekoak...

pintxos-cup

Donostiako pintxoak ezagutu: Donostiako auzoetan pintxotan ibiltzea gure kultura ezagutzeko modu bat da, barreak, elkarrizketa, mugimendua, atzera-aurrerak eta ondo pasatzea uztartzen dituen ikuskizuna. Ze auzotako pintxoa gustatu zaizu gehien?

selife-cup

Selfie bat ateratzea Kontxako badian: Kontxako badia Donostiaren irudia da, irudirik klasikoena, argazki gehien egin zaiona, bisitatuena… eta kilometro eta erdiko hondartza da.

cultura-vasca-cup

Gure kulturaren sekretuak ezagutzen dituzula uste duzu? Zoaz San Telmo Museoara eta egiaztatu zenbat dakizun euskal kulturari buruz. Ondoren Urgullera igo hiriko ikuspegiaz gozatzeko eta Historairen Etxean Donostiako historari buruz pixkat ikas ezazu. 

aujeros-peine-del-viento

Zurriolako (Gros auzoa) hondartzatik Haizearen Orraziraino (Antigua auzoa) zazpi kilometrotako paseotxoa eman: Paseo honek Donostiako hiru hondartzak ezagutzeko aukera eskaintzen dizu. Behin Haize Orrazira iritsita, lurrean dauden zuloetatik haizea ateratzen denean saiatu argazki bat ateratzen 

parques-jardines-cup

Parkeez eta naturaz gozatzea: Donostiak natural-ingurune berde zoragarria du, mendiz inguratuta baitago eta parke eta lorategi ugari baititu. Ezagut itzazu gure mendi, parke eta lorategiak, eta goza ezazu hiriko alderik naturalenaz.

piragua-cup

Santa Clara irla edo Badia bisitatu: Nahi duzun eran egin dezakezu! Itsasontziz, piragauz, Stand Up Paddle-arekin... zein nahiago duzu?

 

Realaren Museoa bisita ezazu...

museo-real-sociedad

Realaren Museoa 2009ko irailaren 7an ireki zen, taldearen sorkuntzaren 100 urte bete ziren egunean. Gutxi gorabehera 400 metro karratuko azaleran, museoak Realaren historia erakusten du eszenografia berritzaile baten bitartez. Futbola ez ezik, taldearen gainerako kirol-atalak ere badaude ordezkatuta

Erosketak

Prestatu kaleetan ibiltzeko, Donostia aire zabaleko merkataritza gune handi baten antzekoa baita. Baldin eta…

compras-cup

 

 

BISITA GIDATUAK

Denbora gutxi duzu... eta hiria ezagutu nahi duzu. Ezagutu itzazu hiriko highligth garrantzitsuenak 120 minututan:

antigua-egia-visitas

 

NON JAN DEZAKET?

¡Donostian zaude! Gastronomiaren gunea, ondo jatearen eta kalitate handiko jaki bikainen goieneko maila. Denetik duzu: Michelín izarrak dituzten jatetxeak (ba al zenekien Donostia dela metro koadroko Michelín izar gehien dituen hiria?) , pintxoen tabernak, begetarianoak, sagardotegiak, nazioarteko sukaldaritzako jatetxeak… Kolore adina iradokizun. Ez denborarik galdu, kontsultatu gure jatetxeen gida.

 

Ez ahaztu kontsultatzeaz...

Kultur agenda... antzezlanak, kontzertuak, erakusketak, kirol-ekitaldiak eta bestelako informazioarekin.

 

TURISMO BULEGOA

Beti bezala, atsegin handiz lagunduko zaitugu Turismo Bulegoan.

Turistarentzako arreta-ordutegia(UDA)
Astelehenetik larunbatera  09:00 - 20:00

Igandeak 10:00 - 19:00 

Inguruko herriak ezagutu nahi badituzu...

 

Utzi zure iruzkina

Security code Refresh