Kili, txirrindularitzan berezitutako denda

2009. urtetik Donostian kokaturik dago Kili eta bere helburu nagusietako bat Euskal Herrian biziko duzun txirrindularitza esperientzia momentu ahaztezinean bihurtzea da.

Bakoitzaren neurrira egindako txirrindularitza bidaiak eskaintzen dituen txirrindularitzan espezializatutako denda da. Bertan txirrindularitza ibilbide gidatuak, gama altuko bizikleten alokairua, denda bera eta tailer berezitua topatuko duzu.

BI GURPILEN GAINEAN IBILTZEA MAITE DUTENENTZAT NEURRIRA EGINDAKO IBILBIDEAK

Kili-Basque-Country-Cycling-Mandubia 5

Euskal Herria txirrindularitzarako agertoki ezin hobea da. Minutu eskas batzuetara ingurune izugarria dugu Frantziako Tour-aren portu epikoekin, kostaldean, maila guztietako ibilbideekin eta txirrindularitza garbienarekin topo egiteko eta bertan dena emateko mendiekin ere. 

Kilin ibilbide eta portu harrigarrienen aukeraketa bat egin dute eta gida eleaniztun baten laguntzarekin 1, 2, 3 edo egun gehiagotako irteerak egiteko aukera izango duzu. Horrez gain, norberaren neurrira egindako planak eskaintzen dituzte eta eskaerapean egindako bidaien antolakuntza ere.

TXIRRINDULARITZAN BEREZITUTAKO DENDA

kili tienda taller

Dendan saltzeko eta alokatzeko txirrinduen marka aukeraketa zaindua dute, bezeroen neurrikoa eta kalitatezkoa den zerbitzua eskaintzeko. Gainera, zure bizikleta mimo handiarekin zainduko duten tailerra daukate ere.

http://kili.bike/

EXPRESS IRTEERAK

Gainera orain eguraldi ona hasi dela uda osan zehar luzatuko diren doako irtenlditxoak proposatzen ditu Kilik. Irteerak 2 ordu terdikoak izango dira asteartero eta ostegunero 18.00etatik 20.30etara Kilitik bertatik irtenda. Taldean txirrindan ibiltzera animatzen zara? Informazio gehiago dendan eta facebookean.

Utzi zure iruzkina

Security code Refresh