Donostia, kirolaren hiria

Donostia hiri bizi eta aktiboa da, eta oso bizimodu osasungarria du, kirola aire zabalean egiteari loturik. Gure hirian, lehen mailako naziarteko kirol-ekitaldi ugari egiten dira (Maratoia, Behobia-Donostia, Txirrindularitza Klasika, Donosti Cup, Belauntzi Estropada, zaldi-lasterketak, Nazioarteko Xake Opena...), baita era guztietako herri-proba asko ere.

Izan ere, kirola egitea oso ohikoa da Donostian, eta, beraz, korrikalariak, txirrindulariak, rollers-etan ibiltzen direnak, surflariak eta abar topatuko dituzu.

I Grosteam AZOKA

grosteam

Kirol azoka, datorren igandean, azaroak 23, Donostiako Kursaalean egindo dena, Gros Team-en ekintza programaren mugarrietako bat da. Proiektu hau joan den urtean sortu zen Groseko auzoa kirol merkataritza gune moduan posizionatzeko nahiarekin. Honela, auzoko kirol salgune guztien indarra batuta eta Donostiako sustapenak emandako bultzadarekin, merkataritza-eskaintza handitzea du helburu.

Kirol azokaz gain, abenduan, Gros Team-eko 2. Milla egingo da, korrikalariei, roller-ei eta haurrei zuzendutako lasterketa herrikoia. Horrez gain, beste hainbat jarduera eskainiko dira auzoan: tailerrak, formazioa, hitzaldi ekintzaileak, kirolarekin lotutako ekintza ludikoak, sustapen-ekintza bereziak…Programa osoa ikusi dezakezu hemen

 

Utzi zure iruzkina

Security code Refresh