Donostiako itzulia

Ibilbide zirkularra da, eta hiriaren periferia oinez edo mendiko bizikletan ezagutzeko aukera ematen dizu. Hirigunetik abiatuta, lurralde mistoa aurkituko duzu; landa lurra eta hiri ingurua, oraindik nekazaritza ogibide duten baserri tradizionalez apaindutako landazabalak, ongi kontserbatutako portu giroa, Uliako itsaslabarretako natura oraindik ere basatiarekin kontrastea eginez.

Donostiako Itzuliaren helburua Kontxako badiaren eremu enblematikotik haraindi dagoen hiriaren inguruko paisaiaren balioa nabarmentzea eta barrualdeko hiri ingurua ezagutzeko aukera ematea da, modu osasungarrian eta ingurunea errespetatuz. Bidean, paisaia eta etnografia aldetik interesgarriak diren lekuak ezagutuko ditugu, baita donostiar gehienek ahaztuta duten hiriko ondare eta historikoa ere.

X