Maratoian parte hartu behar duzu?

Azaroa, Donostian, altetismoaren hilabetea da. Hilabete honetan korrikalarien egutegiko bi hitzordu galduezin ospatzen dira hirian: Behobia-Donostia azaroaren 12ean eta Donostiako Maratoia azaroaren 26an.

martoia-donostia-maraton

Urtero mundu osoko korrikalariak hurbiltzen dira Donostiara bi lasterketa hauetan korri egiteko eta 2 egunez bada ere, hiriaz gozatzeko. Korrika egiteaz gain hiria ezagutzeko aprobetxatu nahi baduzu, jarraitu aholkutxo hauek!

Non jan dezaket?

Donostian zaude! Gastronomiaren gunea, ondo jatearen eta kalitate handiko jaki bikainen goieneko maila. Denetik duzu: Michelín izarrak dituzten jatetxeak (ba al zenekien Donostia dela metro koadroko Michelín izar gehien dituen hiria?) , pintxoen tabernak, begetarianoak, sagardotegiak, nazioarteko sukaldaritzako jatetxeak… Kolore adina iradokizun. Ez denborarik galdu, kontsultatu gure jatetxeen gida.

done-como

 

Erosketak

Prestatu Donostiako kaleetan ibiltzeko, gozatu erakusleiho apainduez eta aire zabaleko merkataritza gune handiez. Baldin eta…

vienes-a-la-behobia

 

Eta lasterketa amaitutakoan...

Erlaxatu nahi dut! Hiriko korrikalariekin hitzegingo bazenu aho batez esango lizukete: Gorputzeko musukulu guztiak askatzeko hartu bainua talasoan! Kontxako badiako ikuspegi ezin hobearekin. Itsasoko urari esker erlaxatzeko eta gorputza tonifikatzeko aukera paregabea izango duzu.

la-perla-behobia

Eta nola ez, entrenatzeko gomendioak, ordutegiak, ibilbideak... jaso nahi badituzu Maratoiaren webgunea bisitatu besterik ez duzu.

Turismo Bulegoa

Beti bezala, atsegin handiz lagunduko zaitugu Turismo Bulegoan.

Turistarentzako arreta-ordutegia
Astelehenetik Larunbatera 10:00 - 18:00

Igandeak  10:00 - 14:00

 


X