ZATOZ DONOSTIARA KORRIKA EGITERA

korrikalariak

Running egiten baduzu, Donostiak liluratu egingo zaitu! Itsasertzean barrenako pasealeku amaiezinak, oinezkoentzako kaleak, paisaia harrigarriak… eszenategi ezin hobea da running egiteko.

Gainera Donostian jende askok du gustuko runninga eta zaleek nahiz bisitariek hirian urtean zehar egiten diren herri-lasterketa ugariez goza dezakete. Lasterketa horietan, parte-hartzea oso handia izaten da, eta ezagunenetan kanpotik etorritako askok hartzen dute parte zaletasun osasungarri horretaz gozatzeko. Animatzen zara?

Donostiako Klasiko atzean utzi dugu baina segituan datoz Behobia-Donostia lasterketa eta Donostiako Maratoia:

  • Azaroaren 12an Behobia-Donostia25.000 korrikalari baino gehiagok hartzen dute parte urtero Europako herri-lasterketarik zirraragarrienetako bat den proba honetan.
  • Azaroaren 26ean Donostiako Maratoia: Ia 5.000 lagunek hartzen dute parte hirian barrena itsaso-mailan egiten den ibilbide honetan.

 

Utzi zure iruzkina

Security code Refresh