Inauteri-garaia

2019an otsailaren 28tik martxoaren 4ra izango dira. Eman diezaiogun ongietorria Donostiako maskaradako protagonista den Momo Jainkoari, hiria alaitasunez txarangen erritmoan zeharkatuko dituzten karrozez inguraturik.

inauteriak-2

Txiki eta handi, donostiar guztiek parte hartzen dute konpartsatan, asteburuan hiria zeharkatuz eta dantzaz eta dibertsioz betez. Aurretik landutako nahiz azkeneko unean inprobisatutako mozorroek emango diote kolorea hiriari..

Donostiako auzo guztietan ospatzen da umorea, kabalgatak hiriko txoko guztietatik pasatzen dira-eta, txokorik ahaztu gabe.

inauteriak

Donostiako inauterien lehen aztarnak 1.814koak dira; orduan, ikasle, lagun eta artisau-gremioek bat egin eta festa hau sortu zuten. 1.924an ospakizunak modu pribatuan egin behar izan ziren, jokoa debekatzen zuen dekretua tarteko. 1.978an CATek eta aisialdiko taldeek ihauteriak ospatzeko ohitura berreskuratu zuten.

Ospakizun handi hau sardinaren erreketarekin batera amaituko da: dolu-segizioak arrainarengatik negar egingo du, bere izate baketsua errauts bihurtu arte.

entierro-sardina

Utzi zure iruzkina

Security code Refresh