OLATU TALKA , guztion jaialdia

donostik-tak-eu
Donostik-tak Blogger-a

Badator Olatu Talka berriro ere, badator herritarren jaialdia!!!!

Aurten,maiatzaren 25etik 27ra, Olatu-talkaren 9. edizioa ospatzen dugu eta Donostian 200 jarduera baino gehiago antolatu dira eta noski, denon jaialdia denez, bertan parte hartzeko aukera egongo da!! Urtero bezala giro paregabea izango dela ziur naiz.

3 egun hauetan musikak, tailerrek, merkatuek, dantza ekitaldiek, kirol ekintzek, erakusketek… Donostia girotuko dute. Adin eta gustu guztientzako ekintzak izango ditugu eta irrikatan nago batean baino gehiagotan parte-hartzeko!

Kontxa GauMarket ez da faltatuko nire planen barruan. Ostiralean Kontxako erlojuaren horratzek seiak seinalatzeko zain egongo naiz korrika batean bertara hurbiltzeko. Aurreko urteetako GauMarket-ek benetan maitemindu ninduten, izan ere, Merkatuko postuen tartean ekintza artistikoak egon izan dira, dantza, kontzertuak… Eta eguraldi ona baldin badago (Behatzak gurutzatuko ditugu badaezpada!) Giro magiko horretan murgildua zaudela arkupeetatik eguzkia sartzen ikustea ez dauka preziorik.

olatu-talka-gaumarket

olatu-talka-gaumarket-ilunabar

Horretaz aparte Donostia hobeto ezagutzeko zenbait bisita interesgarri ikusi ditut honezkero (Adi ibili! Zenbait jardueretan parte hartzeko izena-eman behar delako) Besteak beste 3 hauek aipatuko dizkizuet:

"Donostiarren jakituria" frogatzeko ekintza kultural dibertigarria antolatu du Oh my Walk-ek!, hiriko legenda eta mitoen atzean zer dagoen jakiteko. Jokatzeko prest? Ni behintzat oso prest! Uste duguna baino gutxiago jakingo ote dugu…? Donostiarra ez bazara ere parte hartzea gomendatzen dizut hiriari buruzko bitxikeria mordoa ikasiko dituzula iruditzen zait!

Eta hemen beste bitxikeria bat: Ulian tranbia bat egon zela ba la zenekien? Ba nik ez… eta aurten 100 urte betetzen dira hau desagertu zenetik. Interesgarria ezta? Nik behintzat honi buruz gehiago jakin nahi du!!!

tranbia-ulia

Kontxako estropaden inguruko istorioak ezagutzeko aukera ere egongo da eta gainera badiatik bertatik. Egun batez arraunlari sentitu nahi baduzu ekintza honetan izena eman! Arraunean lasai-lasai, paseo bat emanez, estropadak ospatzen diren tokiraino joango bait zara.

olatu-talka-arrauning

Kirolzaleentzat ere tokia badago Olatu-talkan! Yoga eta Tai Chi ikastaroak, BTT ibilbidea Uliatik, parkour tailerra…

olatu-talka-parkour

olatu-talka-yoga

Musika zalea zara? Don’t worry!!! XD zuk ere baduzu zer egin! Batukada tailerrak, kontzertuak, kalejirak …

olatu-talka-kontzertua

olatu-talka-batukada

Artistek ere badute beraien tokia Olatu-talkan! Muralismoa, marrazketa maratoia, light painting tailerra, bertso eskola irekia, Orizomegami tailerra, Basque Sand Festival-a…

olatu-talka-marrazki

olatu-talka-hondarra

Ikusten duzuenez gauza pila egongo dira! Ni honezkero bitan edo hirutan zatitzea pentsatzen nabil… Ai ama zenbat gauza interesgarri!!! Eta zuk egin al duzu zure planing-a???

Kontsultatu agenda osoa hemen:

olatu-talka-programa-txiki

http://www.olatutalka.eus/eu/agenda?d=dia1

 

Utzi zure iruzkina

Security code Refresh