Albaola faktoria

ALBAOLA3

FAKTORIA

Ondartxon (Pasaia, Gipuzkoa) kokatua, Albaola Itsas Kultur Faktoria euskal itsas teknologia berreskuratzeko eta dagokion balioa emateko sortzen den espezio berritzailea da, eta itsasontzi historikoen eraikuntza da bertako jardueren ardatza. Bisitarientzat zabalik egoteaz gain, jardueren aniztasuna, dinamismoa eta nazioarteko proiekzioa dira bere izaeraren adierazgarriak.

HISTORIA

1563an Pasaian eraikitako San Juan baleontzia, Euskal Herritik Ternuara joaten ziren zama-ontzi transozeanikoen adibide bat da. Euskal ontzigintza industriaren garrantziaren ikur hau Kanadako Ipar Atlantiar kostaldean, Red Bay-n, hondoratu zen 1565ean.

400 urte beranduago, 1978an, itsas arkeologiarentzat eredugarri izango zen urazpiko indusketa hasi zuten. Parcs Canadako arkeologoek. 30 urtetako ikerketaren ostean ondoen ezagutzen den XVI. mendeko itsasontzia da eta UNESCO-ren Urazpiko Ondare Kulturala irudikatzen duen ikurra bihurtu da.

Donostia/ San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren baitan eta Kanadako Gobernuaren laguntzarekin berriz eraikiko da San Juan baleontzia Pasaian. XVI.mendean Europa eta Amerika elkartzen zituen era berean San Juan baleontziak bi herrialde hauek batuko ditu etorkizunerantz nabigatuz, iragan partekatu aberats horri jarraipena emanez.

San Juan baleontziaren erreplikaren eraikuntza 2016ko Kultur Hiriburutzaren baitan kokatzen da, gizarte konpromezua eta kulturaren helburu desterritorizatzailearekin bat eginez.

albaola eraikitze prozesua2

Comments

Olaizola 2018-08-16 23:24
Kaixo,

Zuen museoak bisita gidaturik proposatzen ote du? 36 ikaslerekin izango ginateke, 17/18 urtekoak…
Zoin dira prezioak museorako sarrerarentzat et gidarentzat?

Eskerrik asko,

Olivia Olaizola
Reply
San Sebastian Turismo 2018-08-17 09:34
Kaixo,

Horretarako museoarekin hitz egin beharko zenuke zuzenean. Bidaltzen dizugu link-a harremanetan jartzeko beraiekin: http://www.albaola.com/eu/site/informazio-praktikoa

Eskerrik asko.
Reply

Utzi zure iruzkina

Security code Refresh