Inudeak eta Artzaiak eta Kaldereroak

KALDEREROAK

Hungariatik datoz Inauterien berri ematera datoz! Otsailaren 3an iritsiko dira Donostiara.

Kaldereroak

Kaldereroen konpartsek kaldereroak Donostiara etorri izana ospatzen dute eta inauteriaren hasiera iragartzen dute (iñudeen eta artzaien desfilearekin batera). Donostiako kaleetan barrena ibiltzen ziren lehen otsaileko lehen larunbatean, edo Kandelerio egunaren (aurten 2018 ostailaren 3an) ondorengo larunbatean, gauez. Kaldereroen konpartsa tradizionala aurten urtarrilak 30ean Alde Zaharretik irteten da, eta 18 tribuk osatzen dute. Raimundo Sarriegiren doinuen erritmoan beren eltzeak eta zartaginak joz ibiltzen dira, beste hainbat pertsonaiarekin batera: erregina, damak, zuzendaria eta horren laguntzaileak, hartza, hartz-kumea eta hezitzailea.

XIX. mendearen lehen erdialdiko inauterietan aurrekariren bat edo beste izan zuen arren, Hungariako Kaldereroen jatorrizko Konpartsak 1884ko otsailaren 2an —Kandelerio eguna—, goizean, desfilatu zuen Donostian, eta, ondoren, desagertu egin zen 1912an, Pio X.a aita santuaren eskutik. Kaldereroen konpartsek hainbat elkarteren bultzada izan zuten, hala nola Gaztelupe elkartearena 1924an eta Gaztelubide elkartearena 1942an.

Kaldereroen konpartsei buruzko informazio gehiago

INUDEAK ETA ARTZAIAK

Inauteriak baino lehen iñude eta artzaiek girotzen dute Donostia

Kalderero larunbataren ondorengo igandean (aurten 2018ko otsailaren 4ean), Inudeen eta Artzaien ospakizuna egiten da. Jaialdiak artzainak hirira jaisten zirenean beraien eta inudeen artean izaten ziren gorteiatzeak ospatzen ditu, eta haurren txertaketa irudikatzen du.  Hiriak inauterirako bidean egiten dituen ekitaldietako bat da. Funtsean Raimundo Sarriegi maisuaren musikaren erritmoan egiten da desfilea. Bertan, inude eta artzainen 30 bat bikote eta 60 danborrari inguru ateratzen dira, baita beste hainbat pertsonaia ere, hala nola alkatea eta haren emaztea, idazkaria, gotzaina, mezamutilak, mikeleteak, olata-saltzaile edo barkillero bat, zapata-garbitzaile bat eta garai hartako beste pertsonaia batzuk.

Ospakizun hau 1912an desagertu zen, Pio X.a aita santuak ordura arte jaiegun izandako Kandelerio eguna lanegun izendatu zuenean. Geroago, 1977an, Kresala elkarteak behin betiko berreskuratu zuen bere hamargarren urteurrena ospatzeko jardueren artean txertatuta.

Inude eta artzaiei buruzko informazio gehiago

 

Utzi zure iruzkina

Security code Refresh