EUSKAL KOSTALDEKO MUSEOEN EGUNAK

Ezagutu Euskal Kostaldeko Altxorrak!

museoen eguna

Euskadiko itsas bazterreko ondare kultural eta naturala balioan jarri eta sustatzeko helburuaz eta baita, Sareko zentroak eta beraien eskaintza aurkezteko, ekainaren 20 eta 21ean Kostaldeko Museoen Egunen III. Edizioa burutuko da.

Balenciagaren, aquarium baten, burdinola baten, museo baten, arrantzaleen, zubi eseki baten eta historiaurreko kobazulo baten arteko elkargunea zein den jakin nahi duzu?

Parte hartu Kostaldeko Museoen Egunean antolatu diren ekintzetan! Aurtengo egitarauan orotako jendearentzat hainbat ekintza berezi eskainiko dira: familientzako tailerrak, haurrentzako jolasak, bisitaldi gidatu bereziak, doako sarrerak, deskontuak, eta abar.

Utzi zure iruzkina

Security code Refresh