Bazatoz Zinemaldira?

Estatuko nahiz nazioarteko zinemaren panorama osoa etortzen da Donostiara urtero irailean urteko lehiaketarik kosmopolitenean parte hartzeko: Zinemaldian, besteak beste Canneseko Zinemaldiarekin eta Veneziako Mostrarekin batera Europako zinema-gertaerarik garrantzitsuenetako batean, alegia!…Proposatuko dizkizugun ideien eskutik bete-betean dastatuko duzu Donostiaren atsegina!

carteles-zinemaldiZinemaldiko 65. edizioko kartelak

Zinemaldiaren 66. edizioko Donostia saridun Judi Dench, Danny DeVito eta Hirokazu Koreedaz gain, Donostiara etorriko direla baieztatu dute Juliette Binochek, Laetitia Castak, Timothée Chalametek, Ricardo Darínek, Lily-Rose Deppek, Ryan Goslingek, Claire Foyk, Mercedes Moránek, Robert Pattinsonek eta John C. Reillyk, besteak beste.

Alexander Payne estatubatuar zuzendaria izango da epaimahai ofizialaren presidentea, eta Rossy de Palma eta Nahuel Perez Biscayart aktoreak, Francesca Cima eta Agnes Johansen ekoizleak eta Bet Rourich argazki-zuzendaria izango ditu zeregin horretan lagun.

kursaal-alfombra-rojaArgazkia: Donostiako Zinemaldia

 

Ezinbestean ezagutu beharrekoak...

comerte-pintxo

Alde Zaharrean pintxo bat jan: Donostiako Parte Zaharrean pintxotan ibiltzea gure kultura ezagutzeko modu bat da, barreak, elkarrizketa, mugimendua, atzera-aurrerak eta ondo pasatzea uztartzen dituen ikuskizuna.

selfie-zinemaldi

Kontxako Badian argazki bat ateratzea edo zinemaldira datozen aktoreetako batekin selfie bat ateratzea!! Zer nahiago dezu? Saiatu biak egiten!! 

paseo-hasta-peine

Zurriolako hondartzatik Haizearen Orraziraino zazpi kilometrotako paseotxoa eman: Paseo honek Donostiako hiru hondartzak ezagutzeko aukera eskaintzen dizu. Ibilbideko edertasunaz gozatu!

Erosketak

Prestatu kaleetan ibiltzeko, Donostia aire zabaleko merkataritza gune handi baten antzekoa baita eta gainera Zinemaldian galaz jantiz egiten da. Baldin eta…

zinemaldi-shopping

BISITA GIDATUAK

Denbora gutxi duzu... eta hiria ezagutu nahi duzu. Ezagutu itzazu hiriko highligth garrantzitsuenak 120 minututan:

vg-esencial

Parte Zaharra ezagutu nahi baduzu, galdu ezin dituzun lekuak, horien sekretuak eta hiriko gertakaririk bitxienak... Donostia funtsezkoa bisita gidatua

vg-cultura

Gidari profesional baten laguntzaz, Kultur Hiriburua iznadakoaren kultura-tradizio aberatsa ezagutu nahi baduzu, bisita gidatu kulturala

vg-pintxos

Eta Donostiak eskaintzen duen pintxoen kultura bereziaren ezaugarriak ezagutu nahi badituzu, Donostiako pintxoak dastatzeko tour-a egin behar duzu! Hiru pintxo eta hiru edari barne hartzen dituen bisita gidatua.

NON JAN DEZAKET?

Donostian zaude! Gastronomiaren gunea, ondo jatearen eta kalitate handiko jaki bikainen goieneko maila. Denetik duzu: Michelín izarrak dituzten jatetxeak (ba al zenekien Donostia dela metro koadroko Michelín izar gehien dituen hiria?) , pintxoen tabernak, begetarianoak, sagardotegiak, nazioarteko sukaldaritzako jatetxeak… Kolore adina iradokizun. Egin gosea Culinary Zinemako filmak ikusten eta ez denborarik galdu, kontsultatu gure jatetxeen gida tripa-zorriak isiltzeko.

Ez ahaztu kontsultatzeaz...

TURISMO BULEGOA

Beti bezala, atsegin handiz lagunduko zaitugu Turismo Bulegoan.

Turistarentzako arreta-ordutegia
Astelehenetik Larunbatera 09:00 - 20:00

Igandeak  10:00 - 14:00

Utzi zure iruzkina

Security code Refresh