Amaitu urria Donostian une ikaragarria biziz

donostik-tak-eu
Donostik-tak Blogger-a

Laster amaituko da urria eta negua gero eta gertuago dagoela dirudi. Gainera, hori gutxi balitz, igandean, hilaren 28an, ordua aldaraziko digute…

Lur jota geratuko gara! Baina eutsi goiari! Izan ere, azaroaren 1a ere gerturatzen ari da eta zuetako askok 4 egun jai hartzeko aprobetxatuko duzue (edo, zenbaitek baita aste osoa ere).

donostia-urria

Donostiarra izanda edo bisitari gisa etorrita… urriaren 27tik azaroaren 2ra arte bizipen izugarriak izateko aukera izango duzu!

beldurrezko-zinemaren-asteaArgazkiak: Semana de cine fantástico y de terror

Izan ere, orduan izango da Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea. Ezin duzu jaialdi hori galdu; filmen aurretik eta filmak eskaintzen diren bitarteko giroa bikaina izaten da… ez dakit nola azaldu ere… bizitzan gutxienez behin bizi beharrekoa da!

anbientea-beldurrezko-zinemaren-asteaArgazkiak: Semana de cine fantástico y de terror

Filmez gain, egun horietan erakusketak, zuzeneko emanaldiak eta askoz ekintza gehiago.

beldurrezko-zinemaren-astea-kontzertuakArgazkia: Semana de cine fantástico y de terror

beldurrezko-zinemaren-astea-erakusketakArgazkiak: Semana de cine fantástico y de terror

Film baten eta hurrengoaren eta erakusketa baten eta hurrengoaren artean, udazkeneko koloreekin apainduta dagoen ibai ertzean paseotxo bat egiten duzuen bitartean, Belle Epoque garaiko jauregitxo ederrak ikusiz gozatzen duzun bitartean, jolas bat proposatu nahi dizuet. Ea topatzen duzuen kalabazekin apaindutako eskailera polita (argazkian iazkoak ikus daitezke).

paseo-rio-kalabazas                                                                                                                          Argazkia: Sisters and the City

Parranda gogoa badezue hurbildu zaitzete Gu-ra edo Dabadabara urriaren 31ean Halloween gau berezia prestatu baitute bertan! Eta Halloween gauean gaupasa egiten baduzue edo oso goiztiarrak bazarete, egunotan gozatu ahal izango duzuen ikuskizunik ederrena (Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen ondoren) izango da eguzkia nola ateratzen den ikustea; udazkeneko egunsentiek aho zabalik utziko zaituzte.

amanecer

Utzi zure iruzkina

Security code Refresh