CIMASUB 2018. Ezagutu nahi al dituzu itsasoko sekretuak?

david-sanchez-eu
David Sanchez Cimasub-eko zuzendaria

Hemen da Donostiako Urpeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa! Gertura zaitez Principal Antzokira azaroaren 15ean, 16ean eta 17an 19:00etatik aurrera. Guztira, 70 lanez gozatzeko aukera izango duzu: aparteko kalitatea duten, munduko hainbat tokitako eta hainbat hizkuntzatan dauden argazki-bildumak, film laburrak eta dokumentalak… Gainera sarrera doakoa da ekitaldi guztietarako!

 

Munduari itzulia egingo diogu eta bidaia horretaz gozatuko dugu itsas hondo erakargarrienak ezagututa… Indonesia, Filipinak, Mexico, Maurizio uharteak... eta, nola ez, Mediterraneotik hasi eta Kantauri itsasora arteko gure kostalde eta uharte guztiez.

cinemasub-1

cimasub-bancodepeces

Gurekin batera urpeko bidaia zoragarri hau egitera gonbidatu nahi zaituztegu. Egitaraua guztiontzat interesgarria izango dela espero dugu. Zure zain egongo gara Principal Antzokian azaroaren 15etik 17ra 19:00etatik aurrera, eta Donostiako Aquariumeko Auditoriumean azaroaren 17an 11:00etatik 13:00etara. 

cimasub-pez

cimasub-cartel

Comments

Ixiar 2018-11-13 07:01
Bidaltzerik bai .bai akuarium ta bai zinean egun desberdinetan dauden pelikulen edo dokumentalen egitaraua msd
Reply
silvia 2018-11-13 11:58
Egun on,

Ondorengo estekan egitarau osoa kontsultatu dezakezu

https://ciclo.subacuaticasrealsociedad.com/cimasub-2018-programa-osoa

https://ciclo.subacuaticasrealsociedad.com/programa-completo-cimasub2018-incluye-sinopsis-de-los-trabajos-proyectados


Agur bat
Reply

Utzi zure iruzkina

Security code Refresh