Museoen Nazioarteko Eguna Donostian


Ostiralean Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da “Museo Hiperkonektatuak: Ikuspegi berriak, publiko berriak” lelopean.

Donostiako museoek jarduera desberdinak prestatu dituzte egun hau ospatzeko:

Museotara doan edo beherapenarekin sartzeko aukera egongo da eta gainera askok asteburura arte luzatuko dituzte ekintzak. Horretaz aparte, publikoak sareko museo guztiak ezagutu ditzan errazteko, maiatzaren 18an zentroetako batera hurbiltzen denak egun horretako txartela gorde eta maiatza amaitu bitartean sareko beste zentro batean sartzerakoan aurkezten badu, abantaila ezberdinak lortuko ditu: doako sarrera duten zentroetan opari bat -Museum Cemento Rezola-, doako sarrera Real Sociedad Museoan, %10eko deskontua Aquariumen, Elizbarrutiko Museoa-, edo tarifa murriztua San Telmo Museoan eta Untzi Museoan.


SAN TELMO MUSEOA

mne-santelmo


Museorako sarrera doan izango da egun osoan eta eguna ospatzeko Francisco Escudero Kontserbatorioko ikasleen musika eta dantza erakustaldiak egongo dira museoan egun osoan zehar.

Gainera, 11:30ean hasita, dantza emanaldia eskainiko dute Donostiako Udaleko Musika eta Dantza eskolako ikasleek museoko elizan. Dantzaera ezberdinen erakustaldiak izango dira: 11:30ean euskal dantza, 12:00etan dantza klasikoa eta 12:45ean dantza garaikidea.

Bestalde,19:30ean, elizan ere, kantu errezitaldia egongo da María Martínen (sopranoa) eta Marian Hermosillaren (pianoa) eskutik, biak Francisco Escudero Kontserbatorioko kantu tailerreko ikasleak dira. David de Oliveira (tenorea) eta Jon Imanol Etxabe (baritonoa) abeslari gonbidatuek ere parte hartuko dute errezitaldian.

Bi emanaldietarako sarrera doakoa izango da lekuak bete arte.

Azkenik, irekiera berezia egongo da; izan ere, 20:00etatik 22:00etara museoko aldi baterako erakusketak (Argazki-liburuen fenomenoa, Tony Ray-Jones eta Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa) erakusketak doan bisitatzeko aukera egongo da, eta, gainera, zuzeneko musika egongo da aretoetan.

 

UNTZI MUSEOA

mne-untzimuseoa

Untzi Museoak ostiralerako ate irekiak antolatu ditu.

 

SAGARDOETXEA MUSEOA (Astigarraga)

mne-sagardoetxea

Sagardoetxeak Museoak familientzako jarduera berezia antolatu du. 17.00etatik 18.00tara oka erraldoi batean jokatzeko aukera egongo da. Aurrez erreserba egin behar da.

 

CRISTOBAL BALENCIAGA MUSEOA (Getaria)

mne-balenciaga

Cristobal Balenciaga Museoan ate irekien eguna egingo da eta sarrera doakoa izango da.

“Cristobal Balenciaga, Moda eta Ondarea” erakusketaren bisita gidatua egingo du. Honi esker museora obra bat iristean aplikatu beharreko prozedura ezagutzeko aukera izango da.

Programatutako bisitak: 12:30 (gaztelaniaz) eta 17:00 (euskaraz) eta izena eman behar da.
Informazio gehiago eta erreserbak:

 

AQUARIUM

mne-aquarium

Museoen Nazioarteko Eguna, "Museoak interkonektatuak" lelapearekin ospatuko da eta 

Aquariumean sare sozialen bidez publikora gerturatzea pentsatu dute festa honen parte izateko.

Twitter edo Instagram bides Alex Larrodé historiagileari galdera edo komenatario bat idazteko aukera izango duzu eta honek zuzenean erantzungo du. #DiaMuseosAquarium traola erabiliz.

Ondoren parte hartzaile guztiekin konkurtso bat antolatuko dugu Maiatzaren 26an Alex Larrodék eskeinitako bisita gidatuan parte hartzeko.
Horretaz aparte larunbatean, hitzaldi eta bisita bat antolatuko da Aquarium-ean itsasoko sareen gaiari buruz hitz egiteko.

  • Eguna: Maiatzak 19
  • Ordua: Goizeko 10etatik 12etara.
  • Jarduera: Hitzaldia+Bisita
  • Adina: 8urtetik gora.
  • Tokia: Aquariumeko Auditorioa (Sarrera Paseo Berrira doan eskaileretatik).
  • Ordua: de 10:00 h a 12:00h
  • Prezioa: Doainik. Beharrezkoa aurre Erreserba egitea: museo@aquariumss.com

 

EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA

mne-eureka

Eureka! Zientzia Museoan kupula osorako bereziki sortutako 3 film labur eskainiko dituzte. Ordutegia: 17:30etan eta 18:15etan. Planetariumeko sarrerarekin. 

 

MUSEUM CEMENTO REZOLA

mne-rezola

Museum Cemento Rezola, Museoen Nazioarteko Egunerako antolatutako jardueretara ere batuko da eta larunbaterako bisista gidatu bat antolatu du. Aldez aurretik izena heman behar da:

 

MUSEO REAL SOCIEDAD MUSEOA

mne-real100

Real Sociedad Museoak ostiralerako ate irekiak antolatu ditu

 

Utzi zure iruzkina

Security code Refresh