Kirolaz eta kulturaz gozatu Korner, Kultura & Futbol Festibalarekin!

Korner festibalaren seigarren edizioa martxan da! Futbolaren eta kulturaren munduak batzen dituen festibala Donostian izango da ekainaren 10tik 17ra eta jarduera interesgarriz josita datorkigu aurten. Hain zuzen ere, aurten Oscar Terol umoristak bakarrizketa ikuskizun bat sortu du: "Apercibidos."

Reale Arenako Auditorio, Antzoki Zaharrean, Ernest Lluch kulturgunean eta Chillida Lekun hitzaldiak, eztabaidak eta film-emanaldiak... izango dira. Gainera, ekainaren 12tik abuztuaren 26ra, jaialdiak Realaren irudia berritu duen Mikel Soro ilustratzaile eta diseinatzailearen erakusketa prestatu du Ernest Lluch kulturgunean, "Marrazketabar: Marrazkien Indarra" izenburupean.

korner mikel soroArgazkia: Korner, Mikel Soro

korner-hitzaldiakArgazkiak: Korner

korner-erakusketaArgazkiak: Korner

Futbola eta kultura inoiz baino elkartuago!

korner-kukaiArgazkia: Korner

Programa kontsultatu Korner festibalaren webgunean.

X