San Sebastian eguna: danborrada

tamborrada

Ondo pasa hiriaren egun handian, danbor eta barrilen erritmora

Danborrada da urtero urtarrilaren 20an Donostiak bere zaindariaren eguna ospatzeko egiten duen jaialdia. Jaia 00:00etan hasten da Konstituzio plazan, hiriko bandera igotzeko ekitaldiarekin. Orduan, Gaztelubide elkarteko eta beste danborrada batzuetako kideak Sarriegiren doinuak jotzen hasten dira. Ondoren, doinu horiek egun osoan entzungo dira hirian.

tamborrada-dia-de-donostia

Historia 1836an hasi zen, danborrada bat Donostiako inauterietako konpartsa gisa atera zenean. Handik gutxira, zaindariaren eguna ospatzeko Donostiako kaleetan barrena ibiltzea tradiziotzat hartzen hasi zen. Hasieran, parte-hartzaileak mozorrotuta ateratzen ziren, eta geroago, hiriko militarren uniforme berdinak janzten hasi ziren. Lehendabizi, Independentzia Gerran parte hartu zuten Gipuzkoako batailoien uniformeak imitatu zituzten, eta, beraz, frantses estilokoak ziren. Danborradako parte-hartzaileen kopuruak gora egin ahala, beste uniforme batzuk janzten zituzten konpainiak hasi ziren parte hartzen.

tamborradas-de-donostia

Egun horretan ia ezinezkoa da Donostiako kaleetan danborradarik ez ikustea; izan ere, 125 konpainiek (bakoitzak 20-50 danbor-jotzaile eta 50-100 barril-jotzaile ditu eta haiekin musika-banda, banderadun bat eta kantinerak irteten dira) ematen diote bizitasuna hiriari, beren abesti eta dantzekin.

Urtarrilaren 20an, 24:00etan, Union Artesana danborradak jaisten du bandera, eta, horren bidez, jaia amaitutzat ematen du hurrengo urtera arte. Orduan, ekitaldia ikustera hurbildutako donostiar batek baino gehiagok, hunkituta, ezin izaten die malkoei eutsi.

Danborrada hemen senti dezakezu:

Utzi zure iruzkina

Security code Refresh