BENETAKO EGUBERRIAK DONOSTIATIK OSO GERTU!

naia-eu
Naia Blogger-a

Urte-garai hau asko gustatzen zait, eta eguna motzagoa izan eta gure eskualdean lehen elurteak izaten diren arren, Eguberriak hurbil dira eta, haiekin batera, jarduera pila bat, eta batez ere, haurrekin lotutakoak!

gabonak-urola1

Hirietan argiak jartzen hasi diren bitartean, Legazpin, zehazki Burdinaren Haranean, magia egiten ari dira azaroaren amaieratik. Aizkorri Aratz parke naturalaren magalean, baserri eta burdinola artean, Olentzero azaroaren amaieran hasten da etortzen umeek zer nahi duten entzutera, Eguberrietarako opari guztiak prest izateko.

gabonak-urola2

gabonak-urola3

Aurten, 10.000 lagun baino gehiago joango dira gure ikazkin ospetsuari zer nahi duten esatera. Oraindik hitzordurik ez daukazuenok agian tarteren bat topatuko duzue, baina erreserbak bete-betean daude! (Mirandaola: 943730428). Aldi berean, Olentzerorengandik gertu beste plan batzuk ere egin ditzakezue!

gabonak-urola4

Burdinaren Haranean gaudenez, zergatik ez aprobetxatu aukera Ogiaren Txokoa (Igeralde baserria) eta Erreizabal baserriko Artzaintzaren Ekomuseoa bisitatzeko? Urte-garai honetan Olentzeroren osagarri diren jarduerak egiten dituzten bi baserri dira; baina udaberrian, arkumeak jaiotzen direnean, Erreizabal baserria protagonista bihurtzen da Artzaitxo Egunekin!

gabonak-urola5

gabonak-urola6

Gainera, asteburuan geratzen bazarete eta landa inguruko zerbait egin nahi baduzue, gomendagarria da Pastain nekazalturismoa; logelak aloka daitezke, edo etxe osoa, eta Burdinaren Haranaren albo-alboan dago! Zalantzarik gabe, Pastaineko onena Juanita da, eta jendearekin duen tratua!

gabonak-urola7

gabonak-urola8

Gainera, Lenbur Fundazioarekin harremanetan jarri (943730428) eta askotariko bisitak egin ahal izango dituzue: Chillida Lantokia bisitatu edo Legazpin 50eko hamarkadako Langileen Ibilbidea egin.

gabonak-urola9

Zerbait hiritarragoa nahi izanez gero, Zumarragara joan eta Zelai pentsioan ostatu har dezakezue. Urte-garai honetan Santa Lutzi, Zumarragarako milaka lagun erakartzen dituen azoka, hurbil izaten da (abenduak 13). Bide batez, aprobetxatu Antiora igotzeko! Baina gogoan izan astean zehar ermita itxita dagoela, Interpretazio-zentroa irekita dagoen arren!

gabonak-urola11

Edonola ere, informazio osoa hemen topa dezakezue: www.urolagaraia.com . Horrez gain, telefonoz dei dezakezue 943722042 zenbakira eta gune horietako plan guztien berri emango dizuete!