Sekula ahaztuko ez duzun ibilbidea itsasertzean: Gipuzkoako kostaldea

autocares-david-uxue-eu
Uxue Blogger-a

jaizkibel-igoera

Gehien gustatzen zaidan jardueretako bat da bidaiatzea eta, errepidez bada, askoz ere hobeto. Hamaika kilometro egin izan dut nik leihotik begira, egunsentian zein ilunabarrean sortzen diren paisaia zoragarri horiez gozatzen. Leihoan itsatsita geratzen diren tanta horiek ikusteak gurasoekin eta anai-arrebekin autoz egiten genituen bidaiaz betetako haurtzarora eramaten gaituzte; edo, gutxienez, nirea halakoa izan zen. Eta errepidea asko gustatzen zaidanez, zalantzarik gabe, sekula ahaztuko ez duzuen ibilbidea proposatu nahi dizuet:

atardecer-coche

hondarribi-mutriku-kostatik

Inoiz pentsatu al duzue Gipuzkoako kostalde osoan errepidez txangoa egitea? Mundu osoko ibilbide ederrenetako bat da, eta hala erakutsiko dizut.

hondarribiko-turismoaFoto: Hondarribia Turismoa

Lehen geldialdia eta ibilbidearen hasiera Hondarribia herrian egingo dugu. Historiaz betetako herri txiki honek taberna eta jatetxez betetako herrigune historiko ederra du, aparteko gastronomiaz gozatu ahal izateko egokia.

errepidea-jaizkibel

Hondarribitik atera eta Pasaiara joango gara GI3440 errepidetik. Ez ezazu zure argazki-kamera ahaztu; izan ere, Kantauri itsasoko bista zoragarrienetako batzuk dituen ibilbideetako bat da hau.

hondarribi-pasaia-errepidea

jaizkibel-kosta-itsasoa

pasaia-herriaFoto: Oarsoaldea Turismoa

Pasaiara iritsi eta bi aukera topatuko ditugu: Pasai San Pedro edo Pasai Donibane. Pasai Donibane da gehien gustatzen zaidana. Toki horietan, itsaskia da janari ezagunena; hori dela eta, zalantzarik gabe, nik mokadutxo bat egingo nuke. Baina gogoan izan; ibilbideak aurrera jarraitzen du eta, beraz, ez galdu denbora gehiegi.

zurriola-errepidetik

donostia-kontxa

badia-igeldora-igotzen

N1 errepidean aurrera eginda, hurrengo geldialdia Kantauri itsasoko perla deitzen dioten hirian, Donostian, egingo dugu. Donostian ordu batzuk ematea gomendatzen dut; hori dela eta, ibilbide hau egiteko, Kontxa badia miretsi eta Oriorantz jarraituko dugu, Igeldoko errepidetik igarota.

igeldoko-errepidea-faro

igeldoko-errepidea-bistak

Oriok XIII. mendeko alde zaharra du; bertan, txakolin gozoa edateko aukera izango duzu, laster bazkaltzeko ordua izango da eta.

oriora-errepidea

N634 errepidean aurrera jarraituta, Zarautz herria zeharkatu eta Getariara iritsiko gara. Adi egon; surflari ugari ikusiko duzu bertan uhinak hartzen.

zarautz-getaria

Getarian galdu ezin dituzun bi gauza daude: arratoia eta bertako gastronomia. Bisigua da Getariako plateretan erregea eta ondorioz, ez izan zalantzarik, eta eseri portuko terrazetako batean eta eskatu bat.

getariko-arratoia

getaria-euskadi-bcFoto: Euskadi Basque Country

Errepide beretik aurrera egin eta Zumaiara iritsiko gara. Geoparke ospetsua topatuko dugu han. Flyschean paseoa egiten dugun bitartean, digestioa egiteko aukera izango dugu. Ezagutzen ez dutenentzat, modu bertikalean pilatuta dauden dozenaka geruza dira eta Lurraren adina zein den kontatzen digute.

zumaiara-errepidea

zumaia-flysch

Mirari horrek eragindako zirrara gainditutakoan, ibilbidean aurrera jarraitu eta azken geltokira, Mutrikura, iritsiko gara. Arrantzaleen herri horretan pintxo ugarirekin amai dezakegu eguna.

mutrikura-errepidea

mutrikuFoto: Euskadi Basque Country

Eta ibilbide horretaz % 100ean gozatu, ezertaz ez kezkatu eta nahi duzun guztia jan eta edan nahi baduzu, beti izango duzu mikrobusa alokatzeko eta guztiaz lasai-lasai gozatzeko aukera.

Gozatu ibilbideaz!