Euskara eta Euskal Kultura

Europako hizkuntzarik zaharrena

Euskara Mendebaldeko Piriniotako bi aldeetan hitz egiten da, hau da, Frantzia eta Espainiar estatuko hainbat lurraldetan. Donostian, Euskal Autonomia Erkidego osoan bezalaxe, hizkuntza ofizialak dira euskara eta gaztelania.

Zergatik da hain berezia euskara? Hasteko, Europako hizkuntzarik zaharrena da! Oraindik ez dakigu zein den bere jatorria, ikertzaileentzat ere ezezaguna da. Genetikoki isolatutako hizkuntza dela diote, ahaiderik aurkitu ez zaion hizkuntza bakarrenetakoa baita.

Duela 3.000 urte hizkuntza ez indoeuroparrak zituen alboan. Migrazio mugimenduen eraginez, hizkuntza hauek desagertzen joan ziren pixkanaka eta Kristo aurretiko lehen milurterako hizkuntza indoeuroparrak (germaniarrak, erromantzeak, eslaviarrak…) nagusi ziren ia Europa osoan. Baina euskara ez zen desagertu eta gaur egun arte bizirik iraun du!

Euskal hiztunak

Gaur egun euskaraz gutxi gorabehera 1.000.000 lagunek hitz egiten dute eta beste 500.000 inguruk ulertu egiten dute. Gipuzkoa da elebidun kopuru handiena duen lurraldea, gipuzkoarren %57,37 euskal hiztuna da eta beste %15,90k ulertu egiten du. Donostia, berriz, Gipuzkoan elebidun kopuru handiena duen udalerria da: 81.274 donostiarrek euskaraz dakite (%46,01) eta beste bosten batek ulertu egiten du (% 19,72).

Euskararen berreskuratze prozesua

Azken urteetan elebidun kopurua nabarmen handitzen ari da eta etorkizunean hazkunde hori areagotzea espero da. Hezkuntza sistemari esker, haurrak eta gazteak euskara bereganatzen ari dira.

Azken hogeita hamabost urtean euskarak 300.000 hiztunetik gora irabazi ditu Euskadiko Autonomia Erkidegoan. Gainera, gizartean historikoki erabiltzen ez zen edo debekatuta zituen eremuetan tokia hartu du: administrazioan, irakaskuntzan, hedabideetan…

Euskararen berreskuratze prozesua erreferentzia da beste hizkuntza askoren biziberritzeko prozesuetarako nazioartean. Euskadiko Autonomia Erkidegoan euskarak lege babesa, hizkuntza politika eta herritarren borondatea izan ditu alde azken berrogei urteetan eta horri esker nabarmen aurrera egitea lortu da.

Donostiako kaleetan barrena, erreparatu kartel eta zeinuei, bi hizkuntza horietako zein da euskara? Nola ahoskatzen den jakin nahi duzu? Euskarazko hiztegitxo bat prestatu dizugu donostiarrek bezala agurtzeko nahiz pintxoak eskatzeko!

Euskara hiztegia

  • Ongi etorri

    Ongi etorri

    Gurera heltzean esango dizuguna

  • Kaixo

    Kaixo

    Euskaldunon agurtzeko era. ‘Epa’,’Iepa’ eta ‘Aupa’ ere esaten ditugu.

  • Agur

    Agur

    bagoazenean esaten duguna. ‘Aio’ ere erabiltzen dugu.

  • Mesedez

    Mesedez

    zerbait adeitasunez eskatzeko erabiltzen dugun esapidea. Irribarre batekin hobe!

  • Eskerrik asko

    Eskerrik asko

    Hau ere irribarre batekin hobe, ezta?

  • Etxea

    Etxea

    goxo-goxo egoteko norberaren leku berezia.

  • Zorionak

    Zorionak

    Zorionak zuri, Zoriona beti!

  • On egin

    On egin

    mmmm…

  • Pintxo

    Pintxo

    On egin!

  • Xirimiri

    Xirimiri

    Aterkia zabaltzea hobe

  • Zenbakia

    Zenbakia

    bat, bi, hiru, lau, sardina bakalau!

  • Maite zaitut

    Maite zaitut

    gehiagotan esan beharko genuke hau!

  • Muxu

    Muxu

    Bi masailetan, bat ezpainetan…aukeran!

  • Polita

    Polita

    Ez dakizu zein polita den zu euskaraz entzutea.

  • Donostia

    Donostia

    Bakarra munduan!

  • Euskara

    Euskara

    Gure altxor kuttuna

  • Donostiarra

    Donostiarra

    Bertakoa!

  • Topa

    Topa

    Un-blen-ble,un-blen-ble, txirri aska, txirri aska, altsa kopa hori, altsa kopa hori, ieu!

  • Txuri-urdin

    Txuri-urdin

    1,2,3,4,5,6,7 Real!

  • Txotx

    Txotx

    Altsa ipurdia!

Hiztegi txikia: ikasi hitz eta esaldi praktikoak euskaraz
 

kultura paregabe eta originala


HERRI KIROLAK

Herri-kirolak esaten zaie Euskal Herriko landa-ingurunean betidanik egin diren kirol modalitateei. Herri-kirol gehienek landa-inguruneko lan-jarduerak dituzte sorburu. Urteen poderioz eta herrietako auzokideen artean trebeagoa nor zen ikusteko sortzen ziren norgehiagoken ondorioz, kirol bihurtu dira. Esate baterako, egurra egiteko enborrak mozteko jardueran oinarrituta, aizkolarien kirola sortu zen; eraikuntzarako harri handiak mugitzeko jardueran oinarrituta, harriak jasotzeko kirola, idi-probak, pilota etab. sortu ziren.

Herri Kirolak
Donostiako Estropadak - Kontxako Bandera


EUSKAL DANTZAK

Beste kultura askotan bezala, dantzak garrantzi handiko tokia izan du Euskal Herriaren gizarte- eta erlijio-bizitzan. Gaur egun herri-jaietan oraindik ere dantzatzen diren dantza askok 400 urte baino gehiagoko etengabeko historia dute. Ezin konta ahalakoak dira herri-dantzak, eta herri-ospakizun edo herri-jai bakoitzak bere dantza modalitatea izaten du askotan.


BERTSOLARIAK

Bertsolaritza euskal kulturaren diziplinarik bitxienetako bat da. Bertsotan egitea kantatutako bertso bat bat-batean asmatzea da, finkatutako errima eta doinu jakin batean oinarrituta. Horretarako, bertsolariek irudimen, ahozko trebetasun eta buru-bizkortasun handia behar dute. Gaur egun, oraindik ere lurralde osoan antolatzen dira bertsolari-txapelketak, batez ere herri-jaietan, sagardotegietan, etab. Are gehiago, bertsolaritza-eskolak ere sortu dira, eta horietatik atera da bertsolarien belaunaldi berria, kalitate eta ospe handiak lortu dituena.

Bertsolari
Maialen Lujanbio - Plazetik Plazera

EUSKAL MUSIKA

Gaur egun euskaraz egiten den musikaren zertzelada batzuk emate aldera, badira gutxienez hamabost urte askotarikoa izatea dela euskal kantagintzaren ezaugarri nagusietako bat, ia edozein estilo euskaraz entzuteko aukera dagoela. Bost hamarkada hauetan gure folk, pop eta rock musikak ia denetarako balio izan du: lirikarako zein aldarrikapen sozial eta politikoetarako, olgetarako zein engaiamendurako, tradizio zaharren berreskurapenerako zein berrien sorrerarako...

Zea Mays eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Berri Txarrak

EUSKAL ZINEMA

Euskal industria zinematografikoaren garapena berantiarra eta xumea izaki, bideen zirriborroa besterik ez zen egin hogeiko hamarkadan. Bigarren Errepublikako urteetara arte ez zen filmatu espiritu nazionalista aski kontziente ta autentikoa zuen lehen lana. Gaur egun Euskal zinemagintzak ospea eta izena lortu du hemen eta atzerrian ere, euskal zinemaren belaunaldi berria jaio dela esan dezakegu.

Amama
Haundia (Aundiya)

EUSKAL LITERATURA

Hastapenetan eliz munduari eta hezkuntza erlijiotsuari loturik egon bazen ere, XIX. mendetik aurrera euskarazko literaturak bestelako norabidea hartu zuen nobela bezalako generoei ongi etorria emanez. Aipatu mendean bost nobelek bakarrik argia ikusi bazuten ere, erronka handia suposatu zuen horrek bestelako joerei atea ireki zielako. Dena den, XX. mende erdialdera arte itxaron beharko dugu euskal literatura jarduera autonomo izan dadin euskal gizartean.

euskara-euskal-literatura

SAN TELMO MUSEOA

Murgildu euskal kulturan San Telmo Museoan eta ezagutu euskararen, Europako hizkuntza zaharrenaren, sekretuak, gure jatorria eta euskal gizartearen nondik norakoak. Gainera, Hori guztia domingotarren antzinako klaustrodun komentuan gordeta dago.

the-passport-memorandum-san-telmo-museoaArgazkiak: The passport Memorandum 


gu euskara

Gu

 

X