BOUTIQUE LOOK

BOUTIQUE LOOK

Urbieta kalean dagoen denda da. Lan ibilbide luzea eta eredugarria du, 30 urte baino gehiagokoa, eta janzteko arropen inguruan eskaintzen duen zerbitzu atsegina beti izan da nabarmena, arropa klasikoak eta estilo dotorekoak eskainiz, betiere.
LOOK bi solairutan banatuta dagoen azalera du. Kalearen maila berean, emakumeei zuzendutako moda dago, eta bertako dekorazioan nabarmendu beharrekoak dira sabaietako eta beirateetako apaingarriak. Beheko solairuan, aldiz, estilo ingeleseko dekoratu soila ikus daiteke, gizonezkoentzako jantzigintzara zuzendutakoa.
Burberry izeneko etxe entzutetsuari zuzendutako corner handi bat du eta aurrekoa bezain ospetsuak diren beste hainbat marketako arropa ere topa daiteke: Bonser, Genfins, Simorra Bandas, Rojas, eta abar.

BOUTIQUE LOOK