ARISTIZABAL

ARISTIZABAL

José Joaquín Aristizabalek, 1920an sortu zuen familia enpresa hau: ondoren bere seme Josek jarraitu zuen eta egun haren bilobek, Margaritak eta Jokinek daramate.
Errege Etxeko hornitzaileak izan ziren, egungo Juan Carlos erregeari alkandorak egiten zizkien neurrira, Miramar Jauregian bizi izan zenean.
Gipuzkoa plazako arkupean dago, eta bertako arropa linea ia-ia ingeles estiloko "gizon klasiko" gisa defini daitekeen pertsonei zuzenduta dago.
Izen oneko markak topa daitezke, besteak beste, Burberry, Lacoste, Pulligan, Alazan eta abar.

ARISTIZABAL