EL TURISTA

EL TURISTA

EL TURISTA denda 1946an sortu zuten San Sebastián familiaren eskutik. Gaur egun, hasieran bezala, bere jardueraren oinarria bezeroei arreta ematea da bidaiatu aurretik.
Dendaren kokapena merkataritza izaera garrantzitsua duen Legazpi 6 kalean dago, San Martin merkatuaren eta Bretxa merkatuaren eremuen arteko lotura gunean.
Bidaiatzeko artikuluen aukera zabala eta zaindua eskaintzen du dendak: trolley maletak, poltsak, bizkar zorroak, nezeserrak, agirientzako paper zorroak eta bidaiariarentzako ezinbesteko osagarriak. Merkatuko etxerik ezagunenetako produktuak ditu salgai: Sansonite eta Delsey, Atlantic eta Rimowa.

EL TURISTA EL TURISTA
X