Itsas Ibilaldiak

Ezagutu Donostia itsasotik

Ciudad de San Sebastian katamarana

catamaran-sansebastian

Ciudad de San Sebastian katamaranak Donostiari buruzko ikuspegi desberdina ematen dizu. Duela gutxi berritua, urpeko ikuspegia eskaintzen du eta 40 minutuko ibilbidean itsasotik Donostia hiri ederra ikusteko aukera ematen du. 

Irteerak: Kaio pasealekua, z.g. (Donostiako portua)
Maiztasuna: Ordu oro (neguan taldeentzat soilik dago irekia, astegunetan)
Informazio gehiago: www.ciudadsansebastian.com

 

Uharterako txalupak

aitona-juliaArgazkia: Motoras de la Isla

Ekainaren 1etik irailaren 30era arte, Motoras de la Isla enpresak Donostiako portutik Santa Klara uharteko kairaino zuzenean eramango zaituen zerbitzu erregularra eskaintzen dizu. Beste zerbitzu batzuk ere baditu, urpeko ikuspegiko paseoak, esaterako.

Irteerak: Lasta plaza, z.g. – Portuko etxola
Maiztasuna: 30 minututik ordubetera, eguraldiaren arabera
Informazio gehiago: www.motorasdelaisla.com

Oribay Tours

oribay-tours

Parte hartzaileen esperientzia eta jakin-nahietara egokitutako itsas-irtenaldi gidatuak eskaintzen ditu Oribay Tours-ek; dibertigarrriak, errazak eta zailtasunik gabekoak. Ekoturismoa eta itsas-aisia 6 bidaiari gehienez eta Showfishing-a egin nahi izanez gero 4 bidaiari gehienez aholkatzen ditu Oribay-k. Taldeak elkartu eta gastuak partekatzeko aukera dago.

Informazio gehiago: www.oribay.tours