Euskal Kirolak

Bertako kirolek eta kirol tradizionalek sendo finkatuta jarraitzen duten Donostian eta bada denek duten ezaugarri bat:  apustuak. XX. mendearen hasieratik, apustuek eta zorizko jokoek lotura handia izan dute Donostiako kirol tradizional.

ESTROPADAK

regatasEstropadak Kontxan

Itsasoko hiria denez, Donostian garrantzi handia dute estropadek. Arrantzaren inguruan sortu ziren arrantzan jardun ondoren portuko arrain-enkantera lehenbailehen iristeko ontzien artean sortzen zen norgehiagokan. Kontxako estropadak 1879an antolatu ziren lehenengo aldiz, Donostiako udako jaien barnean. Gaur egun, Kontxako bandera Kantauri aldeko kirol-lehiaketa nagusietako bat da. Uda amaieran egiten dira, eta jende ugari biltzen da badiaren inguruan. Badia zaleez gainezka dagoen anfiteatro bihurtzen da.

Uztailaren 11ean Kaiarriba Arraun Elkarteak antolatutako Arraun Elkartearen Ligaren estropadak Donostiako badian jokatuko dira. 26 traineru eta 500 arraunlarik hartuko dute parte lehia honetan, goizeko 11.30etan batzuk eta arratsaldeko 5etan besteak. Animatu ikuskizun paregabe hau ikustera!  

 

PILOTA

PelotaEsku-pilota da pilota-modalitate ezagunena

Pilota da Donostian oso errotuta dagoen beste kirol-tradizio bat. Nazioartean gehien ezagutzen den euskal kirola da agian, bost kontinenteetan jokatzen baita eta jende ospetsuak ere jardun izan baitu amateur gisa, hala nola Paul Newmanek. Euskal pilotak joko modalitate ugari ditu; dena den, esku-pilota eta zesta punta (jai-alai ingelesez) dira gehien hedatu direnak eta gaur egun jarraitzaile gehien dituztenak. Zesta punta da gure mugetatik harago munduan gehien ezagutzen dena. Ezagutu gehiago gure kulturaren bereizgarri den kirol honi buruz.

Donostian euskal pilotaren benetako partida bat ikusi ahal izango duzu. Eta, animatzen bazara,pilotan jolasten ikas dezakezu!

 

 

HERRI KIROLAK

AizkolarisAizkolariak Trinitate plazan

Herri-kirolak esaten zaie Euskal Herriko landa-ingurunean betidanik egin diren kirol modalitateei. Herri-kirol gehienek landa-inguruneko lan-jarduerak dituzte sorburu. Urteen poderioz eta herrietako auzokideen artean trebeagoa nor zen ikusteko sortzen ziren norgehiagoken ondorioz, kirol bihurtu dira. Esate baterako, egurra egiteko enborrak mozteko jardueran oinarrituta, aizkolarien kirola sortu zen; eraikuntzarako harri handiak mugitzeko jardueran oinarrituta, hainbat kirol sortu ziren, harriak jasotzeko kirola besteak beste.

 

 

 
X