Running-a

San Sebastian RunningKorrikalariak Kontxako pasealekutik

Donostia korrika egiteko egituratutako hiria da. Izan ere, itsasertzean barrenako pasealeku amaiezinez gain, oinezkoentzako kale ugari ditu, ibilgailuen zaratarik gabeak. Hortaz, hiri ezin hobea da korrika ibiltzeko. Agertokirik onena da aire zabaleko runninga gustuko dutenentzat. Hiri iraunkorra, kirola eta ariketa paraje ederrez gozatuz egiteko aukera ematen duena: Kontxa, Haizearen Orrazia eta ibai-ertzeko oinezkoentzako pasealekuak, besteak beste.

Donostian jende askok du gustuko runninga eta zaleek nahiz bisitariek hirian urtean zehar egiten diren herri-lasterketa ugariez goza dezakete. Lasterketa horietan, parte-hartzea oso handia izaten da, eta ezagunenetan kanpotik etorritako askok hartzen dute parte zaletasun osasungarri horretaz gozatzeko.

 

50/50/25 Erronka

Donostia Turismoak emakumeen izen-emate kopuruan paritatea lortzeko Behobia-Donostia eta Zurich Maratoia Donostia lasterketen apustuarekin bat egin du.

Helburua argia eta anbizioz betea da: 2025erako emakumeen izen-emateen % 50 izan dadin lortzea. Egun, Behobiako izen-emateetan, % 26,3 emakumeei dagokie eta urtetik urtera ehunekoak gora egiten duen arren, oraindik badago zeregina.

reto50-50-25-correr

Nola lortuko dugu?

Donostiako Zurich Maratoiarekin batera martxan jarritako Erronkaren moduko ekimenekin, esaterako.

2019ko Donostiako Zurich Maratoia egin nahi duten sei emakume aukeratu dira eta zerbitzu hauek jarriko dira beren eskura:

  • Dortsala.
  • Ostatua.
  • Donostiarako lekualdaketa-gastuak.
  • Atletismoan aditua den entrenatzailea. Lasterkari bakoitzari entrenamendu-plan bat eskainiko dio.

Lasterketetan parte-hartzea zergatik ez da paritarioa? 

Hainbat datu deigarriak dira: Behobia Txikik nesken % 44ko parte hartzea du eta Behobia Gazteak % 48koa. Orduan, zergatik dira % 24 soilik neskak helduen lasterketan? Hainbat azterketak adierazten dute 12 eta 14 urte arteko neskek masiboki uzten diotela kirola egiteari.

reto50-50-25-conseguido

Donostia Turismotik, kirolean emakumeek duten parte-hartzea babestu nahi dugu. Hori dela eta, Behobiarekin eta Donostiako Zurich Maratoiarekin batera, 50/50/25 proiektuan ari gara lanean.

Lortuko dugu!

Herri-lasterketetan tradizio handiagoa duten herrialdeetan, Estatu Batuetan esate baterako, maratoi erdietan parte-hartzeen % 60 emakumeei dagokie eta maratoiaren moduko distantzietan % 50eko parte-hartzea lortzear daude.

Aupa neskak!

 

Donostiako lasterketarik ospetsuenak

Klasikoa

La Clásica de San SebastiánDonostiako Klasikoa

Klasikoa, 15 km: Urria. Kirol-eguteko ezinbesteko lasterketa runninga gustuko dutenentzat. Urtero, 5.000 parte-hartzailek baino gehiagok ematen dute izena Donostiako paisaiarik ederrenetan barrena egiten den proba honetan.

 

Behobia - Donostia

Behobia - DonostiaBehobia - Donostia

Behobia – Donostia. Azaroa. 25.000 korrikalarik hartzen dute parte urtero Europako herri-lasterketarik zirraragarrienetako bat den proba honetan. Dagoeneko mende-erdiko tradizioa duen lasterketa honetan, “animatzaile” ugari izaten dira 20 km-ko ibilbidean. Helmugarako sarrera, berriz, Donostiaren erdialdean izaten da eta ikusgarria da inondik ere.

 

Donostiako maratoia

marathon-donostiaDonostiako Maratoia

DKV maratoia: Azaroa. Ia 5.000 lagunek hartzen dute parte hirian barrena itsaso-mailan eta munduko hiribururik politenetako batean egiten den maratoi honetan.

Beste lasterketa batzuk

Urtean zehar lasterketa ugari izaten da Donostian, herrikoiak zein profesionalak, luzera desberdinetakoak... Hona hemen ezagunenetako batzuk:

 

X