Surf Donostian

Surfa Donostiako protagonista nagusietako bat da. Mundu osoko milaka surflari hurbiltzen dira Donostiako Zurriola hondartzara bertako olatuetan maniobratzeko aitzakia bakarrarekin. Horrexegatik, Donostian hamarnaka txapelketa —tokikoak, estatukoak eta nazioartekoak— egiten dira urtean zehar, batez ere udaberrian eta udazkenean. Hilabete horietan, Zurriolako hondartzak eta haren inguruak Australiako edo Kaliforniako edozein surf-hiriren itxura hartzen dute.

Donostian hain da handia surfarekiko zaletasuna, azken urteotan bizi-estilo bihurtu baita, eta ez da harritzekoa txapelketaren bat topatzea Zurriolako hondartzan. Saguesen, Zurriola pasealekuaren eta Gros auzoan surfaren inguruko taberna, pub, jatetxe eta denda ugari daude.

 

Surf Magic

Surf Magic

Ezagutu uretako jarduera mota berri bat eFoil Fliteboard-en Surf Magic-ekin. Bat egin gurekin eFoil Fliteboard berrian abentura urtar ahaztezin bat bizitzeko.

 

Ur jarduerak

Surf-az aparte era guztietako ur-jarduera ugari egiten dira, urarekiko grinaren eta kirolaren zirrararen erakusgarri. Piragua edo Stand Up Paddle-eko taula bat alokatuz Donostia uretatik ezagutu dezakezu!!


Surfeko jokabide-kodea

Zure segurtasunerako, jarraitu arau arrunt horiek


X