Shop Donostia San Sebastián

ASTELEHENETIK OSTIRALERA
10:00 - 14:00 / 16:00 - 18:00
+34 676 816 172
shopturismoa@donostia.eus

Summer Pintxos Edition / Basque Culinary Center

 
taller-bcctaller-bcc

Prezioa

120

Erosi

Bisitatu Basque Culinary Center eta ezagutu ezazu pintxoen mundua: mokadu txikiak, tradizioa eta berrikuntza bat egiten dituztenak. Chef aditu batek gidatuko gaitu tailerrean zehar eta bertan prestatuko ditugu pintxoak eta bidaiatuko dugu tradiziotik abangoardiara. Tailerra amaitzeko janari bat egingo dugu guk landutakoarekin, ardo desberdinekin lagunduta.

INFORMAZIO PRAKTIKOA

TOPAGUNEA Basque Culinary Center-en harrera
IRAUPENA 3 ordu eta erdi
ORDUTEGIA 10:30etatik 14:00etara
IRTEERAK Astearteetan: uztailaren 24an eta abuztuaren 7, 14, 21 eta 28an
HIZKUNTZAK Ingelesa eta Gaztelania
PREZIOA 120€ (BEZ barne)
ITXIERA ORDUA 19:00etan, aurreko egunean
GARRANTZITSUA Mesedez eman ezazu abisua elikagai intolerantziarik baduzu.
Barnean sartzen dira: bisita, tailerra, bazkaria, ardoak, kafea, petit fours-ak, eta kit-a (aurre-mantala, errezeta-liburua eta boligrafoa).
Ez da aldez aurreko esperientziarik behar.
18 urtetik gorakoentzako jarduera. 15 urtetik gorakoak heldu batek lagunduta etor daitezke, eta gutxienez bi sarrera erosita (heldua eta adingabea). 15 urtetik beherakoek ezin izango dute jarduerara etorri.
  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.

Utzi zure iruzkina

Security code Refresh