Shop Donostia San Sebastián

ASTELEHENETIK OSTIRALERA
10:00 - 14:00 / 16:00 - 18:00
+34 676 816 172
shopturismoa@donostia.eus

Donostia Kultura Hiria

132 -tik aurrera 2 pertsona
Irtenalditxoa erreserbatu

kultura

Donostia kultura da, kulturaren zaporea du eta kultura-usaina dario!

Joan den urtean Donostia Europako Hiriburu Kulturala izan zen, izan ere, Donostia kulturan erreferente bat da. Hiriak eskaintzen dituen errekurtso kulturalez gain (museoak, galeriak, eskulturak, erakusketa zentroak ) Donostiak nazioarteko jaialdi prestigiodun batzuk ere baditu: esaterako, Donostiako Zinemaldia, Heineken Jazzaldia eta Musika Hamabostaldia, bai eta mundu osoan ezaguna den gastronomia ere. Gainera euskal kulturaren eta euskararen iguruan mantendutako ohiturak ere baditugu: estropadak, pelota partiduak, euskal jaiak... 

Ez galdu aukera eta zatoz kulturaz gozatzera! 

escapada-cultural

San Telmo Museoa 1902an inauguratua zen eta Euskal Herriko museorik zaharrena da; alabaina, gaur egun berrituta eta helburu berriekin datorkigu. XVI. mendeko domingotarren komentua birgaitu eta Euskal Gizartearen eta Herritarren Museoan bihurtu da. Horregatik euskal kultura ezagutzeko ezinbesteko erreferentzia da San Telmo.

escapada-balenciaga

Getaria arrantzale-herri ederrean Cristobal Balenciaga Museoa aurkitzen dugu, Cristobal Balentziaga modistoari eskainitako lehenengo museoa. Cristobal Balenciaga Museoak programazio handinahia garatu du, Cristobal Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuten garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutarazteko.

INFORMAZIO PRAKTIKOA

Irtenalditxoak barne hartzen ditu:

  • Donostia bisita gidatu kulturala” 
  • San Telmo Museora sarrera.
  • Balentziaga Museora sarrera (Urtarrilaren 29tik martxoak 23 itxita).
  • Bi gaueko ostatua, gosaria barne.
  • Doako gehigarriak gela bakoitzeko:
    • San Sebastián Card txartel turistikoa.
    • Pertsonako bus turistikorako sarrera bana.
    • Welcome pack, Donostiako eta Gipuzkoako turismo informazioarekin.

 

 

DATAK Urte osoa
PREZIOA

132€ -tik aurrera
Prezioa logela bikoitzean, BEZa barne.

equinoccio-viajes
Equinoccio Viajes
kudeatutako zerbitzua