Shop Donostia San Sebastián

ASTELEHENETIK OSTIRALERA
10:00 - 14:00 / 16:00 - 18:00
+34 676 816 172
shopturismoa@donostia.eus

Zaldi lasterketak eta sagardotegi menua Araetan

314 -tik aurrera  2 pertsona
Irtenalditxoa erreserbatu

escapada-hipodromo

IHESALDIA: ZALDI-LASTERKETAK ETA SAGARDOTEGIKO MENUA BAZKALTZEKO

Bizi ezazu zaldi-lasterketen emozioa zuzen-zuzenean, Donostiako hipodromoan!

Donostiako hipodromoa bizitzan behin bada ere bisitatu beharreko tokia da, zaldi-lasterketen giroa ezagutzeko. Zaldiei edo lasterketei buruz tutik ez ulertuta ere, merezi du esperientzia hori bertatik bertara bizitzea!

Ezagutu hipodromoa bisita gidatu baten bidez, eta ikasi zaldi-lasterketen eta haien historiari buruzko xehetasunak. Ondoren, dastatu sagardotegiko menua Araetan eta probatu gure txotxeko artisau-sagardoa, sagarrez eta udarez egina.

Giro paregabea eta sukaldaritza tradizional onena ziurtatuta dauzkazu!

sagardotegi-menua-araeta

 

Irtenalditxoak barne hartzen ditu:

  • Bi gaueko ostatua, gosaria barne (Green Nest-en izan ezik).
  • Hipodromo-ra sarrera
  • Bisita gidatua eta paddock-era (profesionalak soilik sartzen diren gunea)  sarrera.
  • Zaldiak ikusi hesiaren beste aldetik.
  • VIP zonaldean Champagne kopa bat.
  • Bazkaria Araeta jatetxean: sagardotegi menua
  • Doako gehigarriak gela bakoitzeko:
    • San Sebastián Card txartel turistikoa.
    • Pertsonako bus turistikorako sarrera bana.
    • Welcome pack, Donostiako eta Gipuzkoako turismo informazioarekin
DATAK Uztaila: 8, 15, 22 eta 29
Abuztua: 5, 12, 18 eta 26
Iraila: 1 eta 8
PREZIOA

314€tik aurrera
Prezioak logela bikoitzean, BEZa barne.

 

equinoccio-viajes
Servicio gestionado por
Equinoccio Viajes