Kalitatezko helmuga

Donostia: kalitatezko helmuga

2011ko urtarrilean,Donostiak SICTED 2010 Turismo Kalitateko Helmuga Onenaren Saria lortu zuen, gure hiriko enpresa eta zerbitzu turistikoetan turismo-kalitatea sustatzearen, bultzatzearen eta hobetzearen alde hartutako konpromisoa saritzeko.

2008az geroztik, Donostia Turismoa & Convention Bureau erakundeak Helmugako Turismo Kalitatearen Sistema Integralarekin (SICTED) bat egin zuenetik, Donostiak apustu handia egin du kalitateko helmugaren aitorpena lortzera begirako lanaren alde. Etengabeko hobekuntzari eta helmugako kalitateari begira Donostia Turismoa & Convention Bureauk egindako lan nekaezinari esker, Donostia turismo-kalitatearen erreferentetzat hartzen den hiria da gaur egun.

Helmuga irisgarria

Euskadi para todos 

Irisgarria

2011n, Donostia Turismoa & Convention Bureauk kalifikaziorik onena lortu zuen Eusko Jaurlaritzak ematen duen Turismoko Irisgarritasun Ereduan.

Eredu horrek 5 ardatz ditu, eta horietako bakoitzak, berriz, graduazio desberdina du. Donostia Turismoa & Convention Bureau da bost ardatzetan irisgarritasun-maila berdera iristen den establezimendu bakanetako bat:

  • Dibertsitate funtzional fisikoa: sarrera zabala, liburuxkak hainbat altueratan, atsedenguneak…
  • Ikusmen-dibertsitate funtzionala: errotulu handiak, gida braillen…
  • Entzumen-dibertsitate funtzionala
  • Dibertsitate funtzional intelektuala
  • Dibertsitate funtzional organikoa: alergikoentzako berariazko gidak

 

Turista arduratsuaren dekalogoa

Benetako donostiar baten gisara

Donostiarroi gure hiria gustatzen zaigu, eta ondopasatzea ere bai. Hemen dituzu tokiko ohituretan murgiltzeko ideia batzuk, errespetuz eta gure hiria zainduz, espazioak, bertako jendea eta ohiturak errespetatuz, betiere.

como-un-autentico-donostiarra

 

 

1. Euskal kultura. gure hizkuntza, euskara, haren adierazpen gorena

decalogo-euskara

Saiatu “kaixo” eta “agur” esaten. Beste hitz erabilgarri eta erraz batzuk ere topatuko dituzu gure hiztegian.

2. Aprobetxatu zure egonaldia % 100 eta ezagutu gaitzazu benetan

decalogo-guias

Donostian agente turistiko oso onak ditugu; hiriaren eta bertako jendearen sekretuak ezagutzen lagunduko dizute. Xarmadun leku eta ibilbideak, eremu turistikoenetatik eta bisitatuenetatik kanpo…

3. Erraza da ingurumenarekiko arduratsua izaten

decalogo-medioambiente

Keinu txiki errazek laguntzen dute ingurunea zaintzen. Gogoratu txorrota ixtea edo aire girotua edo berogailua itzaltzea. Donostian ingurumenarekiko errespetuzko ostatuak ditugu

4. Ibili garraio publikoan edo bizikletan

decalogo-transporte

Ahal duzun guztietan, erabili garraio publikoa. Horretarako, Txartel Turistikoa gomendatzen dizugu. Orain, bizikleta bat alokatu eta hiria bi gurpilen gainean bisita dezakezu.

5. Lagundu merkataritza txikiari eta tokiko garapenar

decalogo-comercio-local

Barneratu hiriko kaleetan eta erosi saltoki tradizionaletan, beste donostiar bat bazina bezala.

6. Zaindu bizilagunen loa…

decalogo-dormir

Gauez tabernetan ibiltzeko asmoa baduzu, gogoan izan: zu dibertitzen ari zaren tokiarengainean lo dagoen jendea dago. Haien loa errespetatuz gero, eskertuko dizute.

Donostia Turismoa Turismoaren garapen iraunkorrarekin eta arduratsuarekin konprometituta dago, bisitatzen gaituzten herritarren eta pertsonen onura eta ongizate handiena bilatzen dugu.

TURISMO BULEGOAREN ORDUTEGIA

Astelehenetik larunbatera: 9:00 -19:00 / Igandeetan: 10:00-14:00