Donostia “European Best Destination 2017” titulurako hautagai

best-european-destinationEuropean Best Destinations-ek (EBD) Donostia proposatu du « European Best Destination 2017 » titulurako 20 hiri finalisten artean. EBD erakunde europar independente entzutetsua da eta Europako kultura eta turismoa bultzatzea du helburu.


Boto gehien lortzen dituen hiriak irabaziko du titulua. Bozkatzeko www.vote.ebdest.in webgunean sartu beharra dago eta epea urtarrilaren 20an hasiko da otsailaren 10era arte.


Donostia “European Best Destination 2017” titulurako hautagai izendatua izan da europako beste 19 hirirekin batera. Urtarrilaren 20an jakinaraziko da zeintzuk diren 20 hiri finalistak eta orduan hasiko da botazio epea otsailaren 20ra arte.

Bozkaketa popularra www.vote.ebdest.in webgunearen bidez egingo da eta boto gehien lortzen dituen hiria “European Best Destination 2017” izendatua izango da. Hala, nazioarteko komunikabideetan oihartzun handia lortuko du. 2015ean Burdeos izan zen aukeratua eta 2016an Zadar. Azken urtean 920 artikulu argitaratu ziren European Best Destinations lehiaketaren inguruan.

Bestalde, 2016an, Donostia Europako helmuga erromantikorik hoberenen artean bozkatua izan zen, eta Kontxako Hondartza, Europako hondartza onenen artean nabarmendua izan zen, European Best Destinationsen arabera.

EBD erakunde europarra da; Bruselasen du egoitza eta Europako kultura zein turismoa bultzatzeko sortu zen, EDEN sarearekin eta turismo bulego nagusiekin kolaborazioan. 260 helmuga europar baino gehiago sustatzen ditu bere webgunearen eta sare sozialaren bitartez. Bertan, 3 milioi bisitari ditu eta komunikabideetako oihartzunak 50 milioi euro baino gehiagoko balioa.

 


San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago