Kontratazioa

Lan eskaintzak

San Sebastián Turismo – Donostia Turismoa SA erakunderako informazioko eta harrerako agentearen lan-poltsa sortzeko hautaketa

Aparteko eta Salbuespenezko Lan Eskaintza Publikoa 2022. urtean egonkortzearen ondoriozko hautaketa-prozesuetarako deialdia

Oinarri orokorrak

Oinarri espezifikoak

1. ERANSKINEAN HARRERAKO ETA INFORMAZIOKO AGENTEAREN ENPLEGUA EGONKORTZEKO PROZESU BEREZIAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK:

Harrerako eta informazioko agentearen enplegua egonkortzeko prozesu bereziaren oinarri espezifikoei buruzko 1. eranskinean, lanbide-esperientziaren a) eta b) ataletan eta EBko hizkuntza ofizialen ezagutzan (lehiaketa-fasea) lor daitekeen gehieneko puntuazioari buruzkoan, akats bat dagoela ikusi denez, honen bidez aipatutako eranskina zuzentzen da, honela:

Hau zioen tokian:

ESPERIENTZIA PROFESIONALA
a) Erakundean egindako zerbitzuak, deialdiari dagokion lanpostuan:
Lan egindako hilabete bakoitzeko 0,38 puntu emango dira, gehienez 80 puntu.
b) Erakundean emandako zerbitzuak, lanbide-talde bereko beste lanpostu batean:
Lan egindako hilabete bakoitzeko 0,12 puntu emango dira, gehienez 20 puntu.
c) Donostiako Udalaren menpeko beste erakunde batean edo Udalean bertan emandako zerbitzuak, lanpostu berean edo baliokidean.
Lan egindako hilabete bakoitzeko 0,20 puntu emango dira.
d) Donostiako Udalarena ez den sektore publikoko beste erakunde batean emandako zerbitzuak, lanpostu berean edo baliokidean.
Lan egindako hilabete bakoitzeko 0,13 puntu emango dira.

EBko HIZKUNTZA OFIZIALAK
B.4) EBko hizkuntza ofizialak. Gehienez 10 puntu.

Gehienez 10 puntu emango dira espainieraz bestelako EBko hizkuntza ofizialak jakiteagatik, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren mailen arabera.

Hizkuntza horietako bakoitzaren ezagutza egiaztatzeagatik puntuazio hau emango da:

- B2 maila edo gehiago: 10 puntu.
- B1 maila: 5 puntu.

Honela zuzendu da:

ESPERIENTZIA PROFESIONALA
a) Erakundean egindako zerbitzuak, deialdiari dagokion lanpostuan:
Lan egindako hilabete bakoitzeko 0,38 puntu emango dira, gehienez 32 puntu.
b) Erakundean emandako zerbitzuak, lanbide-talde bereko beste lanpostu batean:
Lan egindako hilabete bakoitzeko 0,12 puntu emango dira, gehienez 8 puntu.
c) Donostiako Udalaren menpeko beste erakunde batean edo Udalean bertan emandako zerbitzuak, lanpostu berean edo baliokidean.
Lan egindako hilabete bakoitzeko 0,20 puntu emango dira.
d) Donostiako Udalarena ez den sektore publikoko beste erakunde batean emandako zerbitzuak, lanpostu berean edo baliokidean.
Lan egindako hilabete bakoitzeko 0,13 puntu emango dira.

EBko HIZKUNTZA OFIZIALAK
B.4) EBko hizkuntza ofizialak. Gehienez 4 puntu.

Gehienez 4 puntu emango dira espainieraz bestelako EBko hizkuntza ofizialak jakiteagatik, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren mailen arabera.

Hizkuntza horietako bakoitzaren ezagutza egiaztatzeagatik puntuazio hau emango da:

- B2 maila edo gehiago: 4 puntu.
- B1 maila: 2 puntu.

2022ko ohiko lan-eskaintza publikoa zabaltzea

*2023ko ohiko lan eskaintza publikoa

Kontratatzailearen profila 

Donostiako Udaleko webgunean daude argitaratuta Donostia Turismoko kontratazio eskaerak.

X