Nola iritsi

Santa Klara

Bere kokapen estrategikoari eta dauzkan azpiegitura ugariei esker, oso erraza da Donostiara iristea, oso lotura ona baitu munduko gainerako tokiekin. Aukera ezazu zuretzat egokiena den garraiobidea eta ekiozu zure bidaiari!

Hegazkinez

Donostiak 3 aireportu ditu 100 bat kilometroko itzulinguruan, eta horietako 2 nazioartekoak dira.

Donostiak aireportu bat du hirigunetik 20 kilometrotara, Espainiako hiri nagusiekin —Madrilekin eta Bartzelonarekin— lotzen duena.

105 kilometrora, Bilboko aireportua dago, Europa osoarekiko lotura duena. Eta 47 kilometrora Biarritzekoa; han, Frantziako eta nazioarteko konpainiek jarduten dute, baita low-cost konpainiek ere.

 

 

Autoz

Oso erraza da Donostiara autoz iristea. Hiria estatuko gainerako tokiekin eta Frantziarekin lotuta dago hainbat errepideren bidez: N-1 errepide nazionalaren bidez (Madril-Irun), AP-8 (Bilbo-Irun) eta A-63 (Paris-Irun) autopisten bidez eta A-15 autobidearen bidez (Iruñea-Donostia).

conexiones-carreteras

Donostiara iristeko beste modu erraza eta erosoa, autoa Irunen kokatuta dagoen Ficoba Erakustazokako parkinean doan aparkatzea eta Euskotreneko, Topo trenarekin hirigunera iristea da. (40 minutuko bidaia)

Donostiara iritsitakoan, 6.000 aparkaleku-plaza baino gehiago izango dituzu erabilgarri hiriko hainbat tokitan banatuak.

parking-donostia-pago                Lur-azpiko ordainpeko parkingak. Aparkaleku libreak denboara errealean.

parking-disuasorio-bus     Doako aldirietako aparkalekuak ere aurkituko dituzu, autobus zerbitzuekin..

ota-tao               Kalean aparkatu dezakezu autoa, baina TAO / OTA gune urdinetan eta denbora mugatuz soilik.

 

Trenez

RENFE

RENFEKO konpainiak urruneko zein aldiriko trenen zerbitzuak eskaintzen ditu

Donostiako geltokia hiri erdi-erdian dago. Norteko geltokia esaten zaio eta Espainiako hiri askorekin du lotura, besteak beste Madrilekin eta Bartzelonarekin. Nazioarteko helmugak ere baditu, hala nola Paris eta Lisboa.

EUSKO TREN

Hiriak, gainera, Eusko Tren du. Trenbide estuko sare bat da, Donostia Bilborekin eta Euskal Kostaldeko hainbat hirirekin —Zarautzekin, esaterako— lotzen duena. Hendaia (Frantzia) eta SNCF, frantziako ternbide zerbitzua, Lasartekin lotzen duen linea bat ere badu, Donostiatik pasatzen dena. Tren hau "topo" izenaz ezagutzen da.

SFCN

Hendaiako tren geltokiko trenek (SNCF frantziako trenbide zerbitzua), Parisen gisako munduko hiriburuekin egiten dituzte loturak. 

Autobusez

ZERBITZU ERREGULARRAK

Donostiako autobus-geltoki berriak gure hiria estatu osoko eta Europako hainbat herrialdetako beste hiri batzuekin lotzen du. DONOSTIA Geltokia, Federico Garcia Lorca, 1  Pasealekuan kokatua dago, Norteko Tren Geltokiaren ondoan (RENFE). Kontaktua.

Donostia lurazpiko autobus-terminalak 21 darsena dauzka, kafetegia, kiosko eta maletak uzteko 66 kontsigna automatiko. Gainera bi solairuko aparkalekua dauka 384 ibilgailurentzako lekua duena.

mapa-estacion-bus-eu

Dbuseko (Hiriko autobuseko) zortzi linea, bus geltokiaren inguruan, kale mailan, gelditzen dira: 17, 24, 37 eta 45 lineak Renfeko tren geltoki aurrean; 9, 41 eta 42 lineak Duque de Mandas kalean eta 27. linea Gernikako Arbolaren pasealekuan María Cristina zubiaren ondoan.

Dbuseko autobusetan eskura ordaindu daiteke (gehienez 20 €ko billeteekin) edo txartel desberdinekin, hots SSCARD edo BASQUECARD txartel turistikoekin, edo MUGI, BAT eta BARIK garraio txartelekin. 45 eta 16 lineatan contacless moduko kreditu txartelekin ere ordaindu daiteke

Geltokian lagunak edo senideak hartu edo utzi behar dituzten kotxe edo auto partikularrek lurrazpiko "Estación" aparkalekua erabili dezakete lehengo 15 minutuak doan.

Besteak beste, Madridetik, Bartzelonatik, Santanderretik, Asturiasetik, Logroñotik, Iruñatik, Baionatik – Miarritzetik edo Paris ateratzen diren linea nazional eta internazionalez gain, gainotzeko linea probintzial (Lurraldebus) hauek ere autobus geltoki berrira iristen dira eta bertatik irteten dira: DO01, DO02, DO03, DO50B, DB02, DB03, DB07 eta UK01

LURRALDEBUSEKO LIENEN MAPA - IRTEERAKO DONOSTIATIK

mapa-lurraldebus

AUTOBUS GELTOKITIK IRTETEN DIREN LURRALDEBUS LINEAK

  • DO01 Donostia - Zarautz - Bilbao
  • DO02 Donostia - Zarautz - Vitoria / Gasteiz
  • DO03 Donostia - Zumarraga - Bilbao
  • DO50B Donostia - Bilbao Aireportua Loiu
  • DB02 Ermua – Donostia
  • DB03 Lekeitio - Donostia
  • DG07 Eskoriatza - Donostia
  • UK01 Azkoitia – Loiola – Azpeitia – Zestoa – Donostia

Bestalde, Feredico García Lorca, 2 helbidean, hurrengo linea hauek galdizten dira:

      • E21 Hondarribia – Aireportua - Donostia
      • UK09 Zumaia – Donostia (N634)
      • UK10 Zumaia – Zarautz – Donostia (AP8)

BESTE LEKUETATIK IRTETEN DIREN LURRALDEBUS LINEAK

      • UK11 Zumaia - Zarautz - Orio - Donostia (AP8)
      • T1 Lasarte Oria - Donostia
      • T3 Andoain - Lasarte Oria - Donostia
      • T5 Tolosa - Irura - Villabona - Andoain - Lasarte Oria - Donostia
      • E01 P. Donibane - Lezo - Errenteria - P. Antxo - Donostia
      • E02 Oiartzun - Errenteria - P. Antxo - Donostia
      • E09 San Pedro - Donostia
      • E20 Hondarribia - Errenteria - P. Antxo - Donostia
      • E21 Hondarribia – Aireportua - Donostia
      • E26 Irun - Errenteria - P. Antxo - Donostia
      • E27 Hondarribia - Irun - Errenteria - P. Antxo - Donostia
      • G1 Hernani - Aiete - Donostia
      • G2 Andoain - Urnieta - Hernani - Donostia
      • A1 Hernani - Astigarraga - Martutene - Donostia
      • A2 Hernani - Astigarraga - Donostia

      plano-paradas-lurraldebus

      ZERBITZU BEREZIAK

      JAITSI ETA IGOTZEKO PROZEDURA ETA LEKUAK

      Donostia Autobus Geltokia

      Derrigorrezkoa da Donostiara iristen diren autobus pribatuak hiriko Autobus Geltoki berrira sartzea (Federico García Lorca pasealekua, 1) (43.317212, -1.977518) bidaiariak igo edota jaitsi daitezen, hiriko beste edonon egitea debekatua gelditzen delarik.

      Funtzionamendua honako hau da:

      • Zerbitzu” bakoitzak, hau da, bidaiariak jaitsi daitezen edo bidaiariak igo daitezen geltokian sarrera bakoitzak,  12,15 € prezioa dauka autobus bakoitzeko, BEZ-a barne.
      • Autobusak gehienez 15 - 20 minutu egon daitezke nasan.
      • Geltokira sarrera, BUS adierazten duen sarbidetik egingo dute, sarreran nasa zenbakia eta ticket bat emango zaielarik, gero ordainketa egiteko (kutxazainak -1 solairuan daude)
      • 20 minutuak igaro ondoren, autobusak geltokitik irten beharko du.

      Horregatik, zerbitzu hauek erabiltzeko erreserba egitea gomendatzen da:

      Pío Baroja (Miramar jauregiko atzealdean) 

      Bidaiarien igoera eta jaitsiera leku bat antolatu da hiriaren mendebaldean (Pio Baroja pasealekuan, Miramar jauregiaren atzealdean -43.314513 - 2.000097). Bertan doan 10 minutuz egon daiteke autobusa, bidaiariak igo eta jaitsi daitezen. Leku hau aproposa da hiriko monumentu ezagunetako batzuk bisitatzeko, ala nola, Miramar jauregia, Chillidaren “Haize Orrazia” eskultura edo eta Igeldo Jolas parkera igotzen den Funikularra.

      Autobus Aparkalekuak

      Autobusa aparkatzeko, Garbera Merkatal Guneko atzealdean kokatua dagoen doako autobus aparkalekura jo behar dute. (43°18'33"N 1°56'42"W).

      Garbera Merkatal Guneak, hiriaren erdialdearekin konexioak ditu 33, 24 eta 27 hiriko autobus liniekin (Dbus konpainia).

        

      Autokarabanaz

      Karabanentzako gaua igarotzeko sistemak nahitaez bete beharreko arau batzuk ditu. Gune horretan aparkatu egin daiteke; ez, ordea, kanpatzea (eguzki-oihala ateratzea da kanpatzea); ezin da mahairik ezta aulkirik ere atera bide publikora; baimenduta dago berdintzeko ziriak eta egonkortzaileak erabiltzea. Inguruan etxebizitzak daudenez, bertako bizilagunei ahalik eta begirunerik handiena erakutsi behar zaieabilizadores. Al estar en una zona habitada, se requiere respeto máximo a los vecinos de los alrededores.

      Donostiak autokarabanentzako zerbitzuetako eta gaua igarotzeko gune bat du:

      Helbidea: Berio pasealekua, 12 - Donostia.
      Koordenatuak: [43º 18' 28'' N 2º 00' 51,6'' W / X= 580042 m Y= 4795677
      Plazak: 44 aparkaleku gutxi gorabehera. Aparkalekuak bereizten dituzten marrak.
      Argia eta ur-hargunea: Bai
      Zerbitzuak: Doakoak, ura (2 txorrota) eta argia barne. Hondakinak tratatzeko gune ekologikoa.
      Baimendutako gehienezko egonaldia: 72 ordu.
      Prezioa: Parkingaren erabilera-tarifa hiriko gainerako tokietan ibilgailu guztientzat dagoen TAO sistemaren tarifen antzekoa izango da (TAO esaten zaio txandaka aparkatzea arautzen duen sistemari). Hitzartutako tarifa 7,60 euro da goi-denboraldian eta 3,30 euro urteko gainerako aldietan.

      Donostian ez ezik Gipuzkoako beste herri batzuetan ere badaude autokarabanentzako aparkalekuak, hala nola Legazpin, Errenterian eta Zumaian.

       

       

      Txirrindaz

      Donostiara ekialdetik, hegoaldetik eta mendebaldetik iristeko 3 ibilbide dituzu. Hurrengo ezaugarriak kontuan hartuta diseinatu dira ibilbideak:

      • Bidegorriak
      • Trafiko gutxien dituzten errepideak
      • Landa eremuko bideak
      • Malda gutxien dituzten ibilbideak
      Jarraian ikus eta jaitsi ditzazkezu ibilbideak: