Erdia - Alde Zaharra

Gastronomia eta erosketak hiriaren bihotzean

Tradizioak eta modernitateak bat egiten dute hiriko tokirik berezienetako batean. Paseatu arrantza-portuan, eta galdu Alde Zaharreko kaleetan, txoko guztiei pintxo-usaina darien bazterretan. Gurutzatu Boulevarda, eta, jauzitxo bat eginda, Donostiako erdialdean, agertuko zara; oinezko kaleetan barrena, ordu ederrak pasatuko dituzu bertako dendetan eta boutiquetan erosketak egiten.

Zeharkatu Alde Zaharreko kaleak, igo Urgull mendira eta bisitatu Donostiako erdialdeko eraikinik enblematikoenak

Mapa eta leku interesgarriak

  • 1. Konstituzio Plaza
  • 2. San Bizente eliza
  • 3. San Telmo museoa
  • 4. Urgull mendia
  • 5. Pasealeku Berria eta Oteizaren Eraikin Hutsa
  • 6. Aquariuma
  • 7. Arrantzale-portua
  • 8. Santa Maria eliza
  • 9. Boulevard zumardia
  • 10. Gipuzkoa Plaza
  • 11. Victoria Eugenia antzokia
  • 12. Maria Cristina hotela
  • 13. Artzain Onaren katedrala
  • 14. Inguru komertziala
  • 15. Udala eta Alderdi Ederreko lorategiak
  • 16. Klub Nautikoa

Mapa del Centro y Casco Viejo de San Sebastián

Alde Zaharrean, Urgullen eta Pasealeku Berrian zehar

Alde Zaharra Urgull mendiaren magalean dago, Urumea, ibaiaren eta portuaren artean, badia albo batera duela. Alde Zaharreko oinezko kaleetan barrena, Donostiako gune soziala ezagutuko duzu. Harri-zolaz egindako kaleak ditu, – 31 de Agosto, adibidez, 1813ko sutea oroitzen duen kalea– , eta guztiak ere tabernaz josita daude hiriko pintxorik bikainenak dastatu ahal izateko. Koruko Andre Mariaren basilika eta San Bizente eliza toki erakargarriak eta interesgarriak dira.

Konstituzio Plaza, Donostiako hiriburuko ospetsuenetakoa, Alde Zaharraren erdian dago. Toki bizi-bizi honetan egiten dira hiriko ospakizunik garrantzitsuenak, hala nola Tamborrada ospetsua.

Plaza de la Constitución en el centro de la Parte ViejaKonstituzio Plaza Alde Zaharreko erdigunea da, Donostiako tokirik enblematikoenetako bat

Alde Zaharretik irteteko itsaso aldera ematen duen muturrera jotzen baduzu, euskal tradiziorik errotuenetako bat topatuko duzu aurrez aurre: portua eta kai-inguruko bizimodua. Noiz irtengo zain amarratutako itsasontziz beteta, inguru guztian arrantzale-etxeak eta itsaso-zaporeko jatetxeak ditu. Donostiako portuak ez du bere esentzia galdu, eta toki paregabea da Donostiaren erroak ezagutzeko. Donostiarrek mende luzeetan itsasoarekin izan duten harremana hobeto ezagutu nahi baduzu, bisitatu Untzi Museoa eta Aquariuma.

Otra de las plazas que no pueden faltar en tu visita, es la Plaza Zuloaga. Nahitaez bisitatu beharreko beste toki bat Zuloaga plaza da. Bertan, San Telmo museoa, topatuko duzu, Euskal Herriko historian murgiltzeko eta bertan antolatutako erakusketaren bat ikusteko. XVI. mendeko eraikin hau 2011n handitu zuten, Urgull mendiaren hegalean bikain integratuta dagoen eraikin abangoardista bat erantsita. Eta hortik bertatik, hain justu, abiatu ahal izango duzu Urgull mendian gora, hiriaren biriketako batera. Bide horri helduta, hainbat begiratoki izango dituzu, Ingelesen Hilerrian paseatu ahal izango duzu eta Motako gaztelura iritsiko zara, Jesusen Bihotzaren barrenera.

 

Terraza junto al NaúticoKlub Nautikoaren eta portuaren alboko terraza toki bikaina da Kontxako badiaren gainean ilunabarra ikusteko

Erdialdea eta gune erromantikoa

Alde Zaharra inguratuz eta hiriko gainerako tokietara ateak irekiz, Boulevarda topatuko dugu. Nagusien zein gazteen topalekua da, hiriaren gune neuralgikoa. Hiriko autobusik gehienak ere bertara iristen dira.

Donostiako erdialdea hiriaren gune erromantikoa izenez ezagutzen denak inguratzen du. Gune horretan, hasteko eta behin, Donostiako udaletxea, da nagusi, 1887an eraikitako garai bateko kasinoa, Frantziako Côte d'Azur aldean ageri ziren joko-etxeen estiloari jarraikiz altxatua. Haren pare-parean, Alderdi Eder parkeko lorategiak topatuko dituzu, antzinako karrusel dotore batekin apainduta. Haurrekin baldin bazabiltza, nahitaez ikusi beharreko tokia.

Ayuntamiento y Alderdi EderDonostiako udaletxea, Alderdi Ederreko lorategiak aurrez aurre dituela

Donostiako gune erromantikoko kaleak, zuhaitzez apainduak, nahitaez zeharkatu beharrekoak dira; txunditurik geratuko zara haietan ikusiko dituzun eraikinekin eta atariekin. Urumea ibaiaren ertzean, Belle Époque estiloko eraikinen edertasunaz gozatuko duzu: Victoria Eugenia antzokia eta Maria Cristina hotela dira horren adibide. Oinezko kaleetan barrena jarraitzen baduzu, berriz, Gipuzkoa Plazan eseri eta atseden hartu ahal izango duzu. Hiriguneko lasaitasun-oasi honetan, txikienek ederki pasatuko dute bertako urmaeleko zisneei eta arrainei begira.

Jarraitu tipi-tapa oinez, oraindik ere Donostiako bitxietako bat ezagutzea falta baitzaizu. Artzain Onaren katedrala, alegia. Estilo neogotikoko eraikin honek Europako Erdi Aroko katedral handiei ohore egiten die. Katedral honexek dauka Donostiako eraikinik garaiena: 75 metroko orratza.

Catedral del Buen PastorArtzain Onaren katedrala erdialdeko merkataritza-gune nagusiaren alboan dago

 

Erdialdean erosketak egiten

Hiriko tokirik enblematikoenetako batzuk gordetzeaz gain, gune erromantikoa Donostiako erosketa-gunearen epizentro gisa da ezaguna. San Martin azoka, gaur egun merkataritza-zentro bihurtua; Urbieta, Hondarribia edo Getaria kaleak estilo guztietako boutiquez beteta daude, eta nazioarteko markarik entzutetsuenak ere bertatik bertara dituzu.

Halaber, Bretxako azoka tradizionala ere ikusi beharreko tokia da. Boulevardean bertan, merkataritza-zentro bat eta azoka tradizionala ditu: Donostiako produktu tipikorik ospetsuenetako batzuk bertantxe topatuko dituzu. Ez da harritzekoa hiriko sukaldaririk sonatuenetako batzuekin topo egitea, ia egunero joaten baitira merkatura.

Mercado de La BretxaGoizero-goizero, Bretxako azoka Euskal Herriko produktu tipikoak salgai dituzten postuz janzten da

Pintxoen eta euskal sukaldaritza tradizionalaren unibertsoa

Pintxoa Donostiako gastronomiaren nortasun-agiri garbia da. Nonahi topatuko dituzu barra-gainak pintxoz gainezka dituzten tabernak... Hala ere, kontzentraziorik handiena Alde Zaharrean izango duzu, jatetxez eta tabernaz beteta baitago, miniaturazko jakien ospakizun bizian... Bai Alde Zaharrean, bai hiriko gainerako auzoetan, aprobetxatu tabernaz taberna ibiltzeko, pintxoz pintxo, eta ibili txikitero donostiar peto-petoa bazina bezala.

Gainera, bai erdialdean, bai Alde Zaharrean, hiriko jatetxerik ospetsuenetakoak dauzkazu, historiarik handiena dutenetakoak. Gozatu euskal gastronomiaz, giro eta dekoratu tradizionalean. Edota ausartu abangoardiako lokaletan eta euren sukaldaritza berritzailean.

Restaurante en el Puerto pesquero donostiarraPortuko jatetxeetan, arrain eta itsaski zoragarriak dituzu zain, parrillan eginda

Bar de pintxos en la Parte ViejaErdialdeko eta Alde Zaharreko edozer tabernatako barra-gainek itxura zoragarria izaten dute

Donostiako izozki ospetsuak ere dastatu beharrekoak dira. Sartu edozer izozki-dendatan: hamaika zapore dituzu aukeran, jaki gozo honekin zoratzeko. Donostiarren tradiziorik bizienetako batekin atsegin hartuko duzu.

Kopak hartzeko tabernak eta gau-giroa

Basres de copas de San SebastiánDonostia sekulako gau-giroa duen hiria da. Irten eta pasatu ederki asko!

Alde Zaharra da hirian gau-giro handia duen tokietako bat. Pintxo-tabernak gau-partean giro bikaineko taberna bihurtzen dira: zahar eta gazte, era guztietako musika-doinuekin dibertitzen dira.

Errege-erregina Katolikoen ingurua, Artzain Onaren katedralaren alboan, Gros aldea edo Egia auzoa ere aukera apartak dira Donostiako gaua bizitzeko.

Eta tabernak ixten dituztenean, inguruetan hiriko diskotekarik ezagunenak topatuko dituzu, dantzan eta algaraka ederki pasatzeko, leher eginda amaitu arte.

Lo egin hiriaren bihotzean

Donostiako Alde Zaharra eta gune erromantikoa kontrastez betetako inguruak dira: Maria Cristina hotelaren moduko 5 izarreko hotel batean ostatu har dezakezu, edota Alde Zaharreko ostatu eta pentsioetan.

Baina mutur batetik bestera, jakina, lo-lekuen aukera zabala duzu. Bi, hiru eta lau izarreko hotelak, kalitate handikoak, hiriaren erdigunean bertan ostatu hartzeko.

Nola iritsi

Donostiako Alde Zaharrera iristeko bide ugari dago. Inguruko hiriren batetik bazatoz, autobusez, trenez edo topoz (Euskotren) iritsi ahal izango zara. Topo-geltokiak Amaran utziko zaitu, erosketa-gunetik oso gertu. Autobusez edo trenez bazatoz, berriz, Norteko geltokian jaitsi eta ia-ia hiriaren erdian izango zara. Ibaia gurutzatu orduko gune erromantikoan sartuko zara.

Hiriko beste auzoren batean ostatu hartzen baduzu, berriz, oso erraza da oinez, bizikletaz edo autobusez iristea; izan ere, Boulevardetik zein Gipuzkoa Plazatik irteten dira ia autobus-linea guztiak. Hiriaren erdialdera kotxez sartzea, aldiz, ez da horren ideia ona: zirkulazio handia izaten da, eta aparkatzeko tokiak, berriz, gutxi. Hala ere, autoz etorrita, aparkatzeko aukerarik onena Alde Zaharreko edo erdialdeko lurpeko aparkalekuetara jotzea da: Boulevardeko aparkalekua, Kontxakoa, San Martingoa edo Artzain Onaren aparkalekua.

Eta nola mugitu inguru honetan? Onena, tipi-tapa oinez ibiltzea. Oinezko kaleak eta etorbide handiak daude Donostian: Alde Zaharreko kaleetan eta erdialdean paseatzea galdu ezin duzun luxua da.

La calle Elkano es una de las calles peatonales del centroElkano kalea, erdialdeko oinezko kaleetako bat