Urgull mendiaren babesean

Historiaz jantzitako tokia, itsasoaren eta hiriaren artean

Urgull mendia Kontxako badiaren mutur batean dago, eta Alde Zaharra abesten du. Hiriaren hiru biriketako bat da,, lasaitasun ederra emango dizun ingurumari naturala; asfaltatutako bideak ditu, landaredi exotikoz beteak, eta Donostiaren ikuspegi itzelak eskaintzen dituzten begiratokiak ditu nonahi.

Urgull mendiko sarrerak itxita egoten dira gauez: maiatzaren 1etik irailaren 30era bitartean, 08:00etatik 21:00etara egoten dira irekita, eta urriaren 1etik apirilaren 30era, berriz, 08:00etatik 19:30era.

urgull 804

Audiogida

Urgull mendia

Donostiaren historiaren lekuko

Hiriaren historia militar latzak bizirik jarraitzen du Urgull mendian. Bere kokapenari eta orografiari esker, gotorleku militarra izan zen XII. mendean, eta bertako harresiek hainbat eraso eta setio jasan zituzten urteetan zehar.

Urgull mendian paseatzeak garai batera eramango zaitu. Gertaera historikoek utzitako arrastoak topatuko dituzu bidean. Era berean, gotorlekuak ez ezik, Donostia besarkatu zuen harresiaren zati bat ere topatuko duzu: XIX. mendean hiriak izan zituen gerra-batailen eta setioen lekuko gutxietako bat. Urgull mendia izan zen, 1794an, hiriak frantsesen aurrean egindako lehen kapitulazioaren agertokia. Urte batzuk geroago, Frantziako tropen eta armada angloportugesaren arteko guduaren ondorioz 1813an egungo alde zaharra suntsitu zuen sutearen lekuko ere izan zen. Gertakari hori urtero-urtero gogoratzen da, abuztuaren 31n izen bera duen kalean.

Itsasoaren eta hiriaren gaineko atalaia, zeharkatzen dituen bidezidorrak igarota, hiriaren ikuspegi zoragarriak izango dituzu nonahi. Zuhaitzez jantzitako parajeetan ezkutatutako begiratokian, Donostia ikuspegi desberdinetatik ikusteko. Paseotxo bat eginez, mendi-tontorrera iritsiko zara; bertan Jesusen Bihotzaren estatua ikusgarria topatuko duzu, baita Motako gazteluaren gotorleku eta kanoiak ere.

Vista aérea del Monte Urgull y el Puerto de San SebastianUrgull mendia, Donostiako portuaren eta Alde Zaharraren artean

Begiratokiz josita, Donostiako ikuspegi apartekin

Urgull mendiaren lau hegaletan itsasoaren eta hiriaren bistarik onenak izango dituzu zain. Begiratoki ugari izanik, hiriaren ikuspegi bakarra gozatu ahal izango duzu.

Haietatik, Alde Zaharraren edertasuna miretsiko duzu, ikuspegi desberdinetatik miretsi ere. Beste batzuetatik, berriz, argazki gehienetan agertzen den panoramika eskuratuko duzu, Kontxako badia agertoki duela eta Igeldo mendiaren hondo ikusgarriarekin.

Aldiz, beste begiratoki batzuetatik itsaso zakarragoaren edertasuna izango duzu aurrez aurre, itsasoak Pasealeku Berriaren gainetik saltoka direla, zinezko paisaia bat marraztuz.

Jesusen Bihotza, hiriaren zaindari

Jesusen Bihotza 12 metroko garaierako eskultura da, 1950ean altxatua, eta Urgull menditik bedeinkatzen du hiria. Estatuaren oinarrian kapera bat dago, eta elkarrekin 24 metro baino gehiagoko monumentua osatzen dute.

Motako Kristo izenez ere ezagutzen da, eta Donostiako paisaian erabat txertatuta dago. Federico Coullautek egindako obra hau itsasoan lau milatatik ere ikus daiteke.

Jesusen Bihotza, gaur egun, hiriaren sinboloetako bat da, mendi-tontorrean Donostiako argazkirik tipikoenetako protagonista..

Vistas de San Sebastián desde el Castillo de la MotaUrgull mendiaren tontorrean, Motako gaztelua topatuko dugu, gainean Jesusen Bihotza duela.

Motako Gaztelua, hiriko defentsa-bastioia

Motako gaztelua Urgull mendiaren tontorrean dago. XII. mendean eraikia, funtsezkoa izan zen gure hiriaren defentsan. Bertako harresiak eta gotorlekuak Donostiako historiaren lekuko izan dira. Oraindik ere hiria zaintzen dauden kanoiak ageri dira, eta garai hartako defentsarako gezi-leihoek ere hortxe jarraitzen dute.

Motako gazteluaren barruan Urgulleko Historiaren Etxea, utopatuko dugu: museo txiki horretan, ikus-entzunezkoen, maketen, objektuen eta eszenografien bidez, hiriaren 800 urteko historian donostiarren bizitza definitu duten nondik norakoak azalduko dizkigute.

Kondaira darion tokia: Ingelesen hilerria

Urgull mendiaren hegaletan, Pasealeku Berrira ematen duen bidearen alboan, kondairaz betetako eta misterio-kutsuko toki bat topatuko duzu: Ingelesen Hilerria. Batzuek diotenez, hantxe daude Lehen Karlistaldian hildako ingelesen gorpuzkiak.

Beste batzuek diotenez, berriz, soldadu frantsesak lurperatu zituzten garai bateko hobi komuna dago han. Eta bada gehiago ere. Beste batzuek kontatzen dutenez, legio ingeleseko ofizial baten eta donostiar neska gazte baten arteko maitasun-istorio tragikoa dago ezkutatuta hango hilobien atzean. Nolanahi ere den, Ingelesen Hilerrian, oraindik ere hilobi-harriak bista

Donostian gertatutako guduen eta batailen zati bat aurkitu dezakegu. Damen Bateriatik Kontxako badia ikus dezakegu.

urugll castillo de la mota

Audiogida

Ingelesen hilerria

Vistas de San Sebastián desde el la Batería de las DamasDamen Bateriatik Kontxako badia ikus dezakegu.

Urgull Mendiko paseorik onena

Guztira lau bidek ematen dute hiritik Urgull mendiaren tontorrera. Haietako bakoitza toki banatan hasten da. Zaharrena Santa Maria basilikaren. lboan topatuko dugu. Halaber, San Telmo museoaren, albotik ere has dezakegu bidea, baita Mari eta Koruko Andre Mariaren kaleen arteko gurutzetik eta Pasealeku Berritik ere.

Haietako bakoitzak paraje naturalak eta begiratokiak ditu, Donostiako ikuspegirik ederrenez gozatzeko. Baina mendi honen hegalek ezkutatzen duten historia guztia ikusarazten duen pasealekurik baldin bada, hori Zuloaga plazatik gora abiatu eta Pasealeku Berrira ematen duena da.

Bide hori San Telmo museoaren alboan sortzen da, eta asfaltatutako bide samur batetik gora ematen du. Oinez tipi-tapa zoazela, ez utzi bidean topatuko dituzun begiratokietan gozatzeari. Haietako bakoitzetik, hiriaren ikuspegi ezberdina izango duzu.

Jaistean, aukeratu Pasealeku Berrira ematen duen bidea, garai bateko arrasto gehien gordetzen dituena.

Mendiaren hegal honetan, Urgull mendian historia gehien duen tokietako bat bisitatu ahal izango duzu: Damen Bateria. Inguru militarretako bat da, gure egunetara arte iraun duten kanoiez gordeta.

Hain zuzen ere, garai militar hartatik datorkio izena. Bastioi horren beheko aldean, iturri bat bide zen garai batean, eta bertara joaten ziren hiriko emakumeak uretara. Bide bakarra zen hara iristeko: bateria hori igarotzea. Hori horrela izanik, soldaduak eta emakumeak elkartu ohi ziren bertan. Damen Bateriako goiko aldean, liburutegi bat dago. Aste Santuan eta udako hilabeteetan egoten da irekita.

Itsasoa zakar dabilen egunetan, begiratokietatik, kai-muturraren gainetik salto egiten duten olatuen joan-etorria ikusiko duzu, hiriaren irudi tipikoenetako bat.

Pareja fotografiándose en uno de los Miradores del monte UrgullUrgull mendia Donostiara ematen duten begiratokiz josita dago.

Bide horri jarraituta eta Pasealeku Berrira iritsi aurretik, misterioz inguratutako toki batean sartuko gara: Ingelesen Hilerrian. Bertako hilobi-harriek eta monumentuek tankera guztietako kondairak biltzen dituzte, eta norberaren irudimenaren esku ipintzen dute hilerri txiki honen egiazko jatorria.

Eta, halaxe, kondairaz kondaira eta historia-zertzeladaz blai, Urgull mendiari itsasertzetik buelta ematen dion pasealekura iritsiko zara. Pasealeku Berria. 1916an inauguratua, olatu-talka ikusgarriengatik da ezaguna. Itsasoa zakar dabilen egunetan, hortaz, kontu handiz ibiltzea komeni da, blai eginda bukatu nahi ez baduzu, behintzat!

Ez galdu inondik ere pasealeku hau, mendebaldeko muturrean itsaso zabalera ematen duen leiho bat topatuko baituzu. Eraikuntza Hutsa, alegia. Jorge Oteizak sortutako eskultura honek harro asko egiten dio desafio itsasoari, olatuekin jolasean, salto egiten duten bakoitzean.

Obra hau São Pauloko bienalean saritu zuten 1957an, eta gaur egun arte garaikidearen erreferente da mundu zabalean. Guztion esku-eskura dugun altxorra.

Construcción vacia - OteizaEraikuntza Hutsa, are ikusgarriagoa Pasealeku Berrian itsaso bizia den egunetan.

Pasealekuak Aquariumera, ematen du; bertan, Kantauri Itsasoan 1871n arrantzatutako balea baten eskeletoa dago. Mende bateko baino gehiagoko historia du, eta 2008an berritu zuten: Europa osoko akuariorik modernoetako bat da.

Akuariotik metro gutxira, Untzi Museoa topatuko duzu; euskal itsas ondarearen zati eder bat bertan dago gordeta.

Eta, halaxe, Donostiako arrantza-portu pintoreskoraino iritsiko gara. Euskal Herriko arrantza-ontzi tipikoak atseden hartzen dute bertan, nabigatzera irten aurretik, itsasoak eta hiriak elkar hartzen duten toki honetan.

El Puerto pesquero de San Sebastián al atardecerAtardecer en el Puerto junto a la Parte Vieja, con el Aquarium al fondo


Bisita-gidatua
12/pertsonako
 
X