Donostiako Mendiak

Donostiako mendiek hiria zaintzen, babesten eta besarkatzen dute. Benetako birika berdeak eta aisialdirako eremuak dira, eta iragan ez oso urrunean gotorleku militarrak, aristokrazioaren gozamenerako eremuak edota baleak bistaratzeko arrantzale-talaia izan ziren.

IGELDO MENDIA

Igeldo mendiaIgeldoko igoeraren ikuspegia funikularrean

Hasieran faroa izandako Igeldoko dorrea (XVIII. mendekoa) begiratokia da gaur egun eta Igeldo mendiko gailurrean dago, nagusi. Ingurua ondo pasatzeko toki paregabea da, bertako jolas-parke xarmagarriari esker.

Hara joateko funikularra hartzea gomendatzen dugu, hiria ikuspegi paregabe batetik ikusi eta handik argazkiak ateratzeko. Funikularra 1912tik ari da jardunean eta Euskadiko zaharrena da.

Mendiaren mendebaldean, 1855ean Manuel Peironcely bide-ingeniariak egindako itsasargia nabarmentzen da. Itsasoaren eta Igeldoko labarren ederraz gozatzeko toki ezin hobea da

Gehiago Igeldo Mendiari buruz

URGULL MENDIA

Urgull Parte ViejaUrgull mendia eta Parte Zaharra airetik

Hiriaren historia militar latzak bizirik dirau Urgull mendian

Bere kokapenari eta orografiari esker, gure hiria gotorleku militarra izan zen XII. mendean, eta bertako harresiek, Boulervardeko lurpeko aparkalekuan dauden aztarnekin batera harresiz inguratutako Donostiaren lekuko bakarrak, hainbat eraso eta setio jasan zituzten urteetan zehar. Urgull mendia izan zen, 1794an, hiriak frantsesen aurrean egindako lehen kapitulazioaren agertokia. Urte batzuk geroago, Frantziako tropen eta armada angloportugesaren arteko guduaren ondorioz 1813an hiria suntsitu zuen sutearen lekuko izan ere zen.

Mendiaren goiko aldean dagoen Mota gaztelua, XII. mendean eraikia, funtsezkoa izan zen gure hiriaren defentsan. Haren inguruan, konoiak eta defentsarako gezi-leihoak ikus daitezke oraindik ere. Han dago, halaber, Historiaren Etxea hiriaren historia kontatzen duen museoa. 1924an inauguratu zen Ingelesen hilerria, mendiko ipar-hegalean dagoena, ingelesek I. Karlistaldian (1833-1840) Donostian utzitako aztarnetako bat da.

Gehiago Urgull Mendiaren buruz

ULÍA MENDIA

Ulia mendiaZurriolako hondartzaren eta Ulia mendiaren ikuspegi panoramikoa

Parke natural bat hirian bertan

Baleak bistaratzeko talaia izan zen garai batean 318.249 metro karratuko berdegune zabal hau.

XX. mendearen hasieran, aristokraziarentzako aisia-parke gisa egokitu zuten, eta, gaur egun, hiriko mendi-ibilietarako gunerik handiena da. Done Jakue bideak ekialdetik mendebaldera zeharkatzen du kostaldean zehar. Baleazaleen Harria eta Erregearen Harria (bistaratzeko postu gisa erabiltzen ziren harri handiak), piknikerako guneak, berritutako Uliako aterpetxea eta hirirako ezohiko ikuspegiak dira mendi honen erakargarrietako batzuk.

Gainera, 2012ko udatik, ekintza didaktiko eta kulturalak eskaintzen diuten Interpretazio Zentro bat du: Tailerrak, Uliatik mendi ibilaldiak, bisitaldi gidatuak, aldi baterako erakusketak, proiekzioak...

 

X