Donostiako festak

Folklorea baino gehiago: nortasuna

Zer dago hirian hain errotuta dauden ohituren atzean? Zer dago danborradaren, estropaden, Euskal Jaien edo San Tomas azokaren atzean? Aberri emozionala osatzen duten oso antzinako hizkuntza, euskara, eta bertako kultura daude. Nortasun bat dago.

Urtearen barruan, Donostian askotariko festa tradizionalak eta berdingabeak ospatzen dira. Ezagutu!

 
tanborrada

San Sebastian eguna

Hiriko jai nagusia. Donostiar guztiek ospatzen dute urtarrilaren 20a danbor, abesti eta lagun artean.

Danborrada

inauteriak donostia

Donostiako inauteriak

Tradizioa eta gaurkotasuna uztartzen dituen jaia. Argiz eta kolorez beteriko ikuskizuna, Donostia festaz eta fantasiaz janzten duena.

Denak mozorrotzera!

san juan gaua donostia

San Juan Gaua

Udari hasiera ematen diogu gauza txar guztiak erretzen eta hainbeste itxaron dugun urte sasoiaren iritsiera ospatzen. Gau horretan, suek itxura magikoa ematen diote hiriari.

Udako solstizioa

semana grande donostia

Aste Nagusia

Abuztuaren 15eko astean ospatzen da, larunbatetik larunbatera. Gauez, izozkia eskuan, hondartzatik paseatzea, su artifizialak ikustea, kontzertuak. Dibertsio handia nonahi.

Hiria festan da

31 de agosto

Abuztuaren 31

1813ko abuztuaren 31n, Ingalaterrako eta Portugalgo tropek Frantziako tropak garaitu zituzten eta hiria suntsitu zuten. Hiria osorik erre zuten, gaur egun Abuztuaren 31 izena duen kalea izan ezik, Donostiako Alde Zaharrean. Kale horretan urtero, abuztuaren 31n, oroitzen da egun horretako gertakari historikoa. Jakina, kale horretan daude hiriko etxerik zaharrenak.

Hiriko sutea

euskal jaiak donostia

Euskal Jaiak 

Irailaren hasieran, folkloreak bat egiten du Kontxako estropada entzutetsuekin eta Sagardo Egunarekin. Une berezia gure festak eta ohiturak bizitzeko.

Gure festak

bandera concha

Estropadak

Son handiko traineru lehiaketa honek baleak arrantzatzeko antzinako moduan du jatorria. 100 urtetik gorako tradizioa duen kirol ikuskizun hau bizi-bizi jarraitzen da Urgull menditik.

Kontxako Bandera

sagardo apurua

Sagardo apurua

Ba al zenekien Donostiako Alde Zaharrean 100 sagardotegitik gora egon zirela? Urtero ospatzen da Sagardo Apurua Donostiako Boulevardean, denboraldiari hasiera eman aurretik sagardoa eta beste produktu tipiko batzuk dasta daitezen.

Donostia sagardoaren hiriburua

santo tomas donostia

San Tomas

Abenduaren 21ean, Donostiak atzera egiten du azoketako salmenten garaira; jantzi tipikoak, talo egin berriak eta txistorra dira nagusi hiriko kaleetan. Nolanahi ere, tradizio hori askoz haratago doa.

Ezagutu!

X