Tabakalera

Arte garaikidearen zentro honetaren erakusketa gelak igaro

 

Tabakalerak, Donostiako tabako fabrika izan zena 90 urtez (1913-2003), proiektu kulturalak bokazio bikoitza du: ekoizpen zentroa izatea eta jarduera publikoz osatutako programa eskaintzea. 2011ko apiriletik hona Tabakalerako eraikina berrikuntza-lanetan egon da. Berritze-lanen xedea antzinako tabako fabrika kultura garaikidearen zentro batek dituen beharrizanetara egokitzea da. Aldaketa nabarmenenak eraikinaren barruan egin dira eta fatxada nagusia, gehienbat, lehen zegoen bezala mantendu da, eraikinaren hasierako izaera gordetze aldera.

Tabakalera eraikinaren birgaitze lanak

Eraikinera eta Erakusketa Aretora sarrera doakoa da orohar, baita programa kulturaleko zenbait ekitaldietara ere. Tabakalera bisitatzea merezi duen hiriko leku enblematikoa da, behintzat eraikin zoragarria ikusteko eta bosgarren solairuko ikuspegi zoragarriez gozatzeko bada ere. Tabakalerak erakusketen inguruan doako bisita gidatuak eskaintzen ditu, baita eraikina eta proiektu kulturala ezagutzeko bisitak ere. Parte hartzeko, aldez aurretik izen ematea gomendagarria da. Bisiten ordutegiak honako hauek dira:

ERAIKINAREN IREKIERA ORDUTEGIA

ERAKUSKETA ARETOAREN ORDUTEGIA:

Astelehenetik ostegunera: 8:00etatik 22:00etara Asteartetik ostegunetara: 12:00etatik 20:00etara
Ostiraletan: 8:00etatik 23:00etara Ostiraletan: 12:00etatik 21:00etara
Larunbatetan: 10:00etatik 23:00etara Larunbatetan: 10:00etatik 21:00etara
Igande eta jaiegunetan: 10:00etatik 22:00etara Igande eta jaiegunetan: 10:00etatik 20:00etara

Tabakalerako eraikinean, jatetxe bat aurkituko duzu eta kafetegia Nestor Basterretxea plazatik sartuta. Gosaltzeko, bazkaltzeko, afaltzeko edota kafe eta edariak hartzeko aukera izango duzu bertan.

 

Tabakaleraren proiektua

Tabakalera kultur proiektuaren helburu nagusia kultura-sorkuntza garaikidea, hainbat sortze-esparrutan eta bere fase guztietan (ikerkuntza, ekoizpena, erakusketa) sustatzea da, bai eta ezagutza sortzea eta partekatzea ere. Helburu horrekin, Tabakalera proiektu kulturalak lau lan ildoren inguruan antolatzen du bere programa: praktika artistiko garaikideak, hezkuntza, Hirikilabs - kultura digitalaren laborategia eta Ubik - sorkuntza liburutegia.