Garraio turistikoa

Hiri-autobusez gain, Donostiak turismo-baliabideen sare bat du hiria beste ikuspuntu batzuetatik bisitatu eta ezagutzeko.

Tren eta bus turistikoak

Tren eta bus turistikoak

Hiriko tren eta bus turistikoek ibilbide panoramikoa eskaintzen dizute, Donostiako bista onenak ikusteko aproposa. Autobusa bi solairukoa da eta irekia da, eta trenak bi bagoi ditu. 8 hizkuntzatan dagoen audio-gida dute bi zerbitzuek, eta mugikortasun murriztua duten pertsonentzako zerbitzu egokitua eskaintzen dute. 11:00etan hasten da bus eta tren turistikoaren ordutegia eta orduro ateratzen dira 19:00 arte busa eta 20:00 arte, berriz, trena.

Busaren irteera: Argentinar Errepublika Kalea
Trenaren irteera: Paseo Salamanca
Ibilbidearen gutxi gorabeherako iraupena: Ordubete
Busari buruzko informazio gehiago Bus turistikoa
Trenari buruzko informazio gehiago Tren turistikoa

 

Igeldoko funikularra

funicular

Mendebete martxan daraman funikular hau beti bezain xarmagarria, karismatikoa eta harrigarria da oraindik ere. Ondarretako hondartzaren ingurua Igeldo mendiarekin lotzen du hiru minutuko ibilbidea eginda. Aparkaleku publiko txiki bat dago funikularra irteten den lekuan. Kontsultatu irteera-orduak.

Irteera: Funikularreko plaza, 4
Ibilbidearen gutxi gorabeherako iraupena: 3 min.
Informazio gehiago: www.monteigueldo.es